José Eustasio Rivera
José Eustasio Rivera (San Mateo-Rivera, Huila, 1888ko otsailak 19 – New York, 1928ko abenduak 1) kolonbiar poeta eta eleberrigilea izan zen. Ospe handia izan zuen La vorágine (1924, Zurrunbiloa) Amazoniako kautxu-biltzaileen zapalkuntza salatzen duen eleberriari esker. Oihanean giroturiko amerikar eleberri hoberentzat dute kritikariek.
José Eustasio Rivera | |||
---|---|---|---|
1922 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rivera (en) , 1888ko otsailaren 19a | ||
Herrialdea | Kolonbia | ||
Heriotza | New York eta Stuyvesant Polyclinic Hospital (en) , 1928ko abenduaren 1a (40 urte) | ||
Hobiratze lekua | Central Cemetery of Bogotá (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Kolonbiako Unibertsitate Nazionala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, diplomazialaria eta abokatua | ||
Lantokia(k) | Orinocoko eskualdea eta Kolonbia | ||
Enplegatzailea(k) | Ministry of Foreign Affairs of the Republic of Colombia (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizitza
José Eustasio Rivera abokatua zen, eta 1921ean argitaratu zuen lehen literatura-lana, Tierra de promisión (Agindutako lurraldea), Kolonbiako tropikoaldean giroturiko soneto-bilduma. 1922an, Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugak zehazteko eratu zen batzordeko kide zela, Amazoniako oihana eta giza taldeak ezagutzeko parada izan zuen. Hasierako unibertso liriko hura abentura eta giza zapalkuntzaren salaketa-eleberri bilakatu zen La vorágine bere eleberri bakarrean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.