José Couso
José Couso Permuí (Ferrol, 1966ko urriaren 5a - † Bagdad, 2003ko apirilaren 8an) Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria zen.
José Couso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Couso Permuy |
Jaiotza | Ferrol, 1965eko urriaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Palestine Hotel (en) eta Bagdad, 2003ko apirilaren 8a (37 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lola Jiménez (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kameraria eta gerra argazkilaria |
Enplegatzailea(k) | Telecinco |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
José Couso Ferrolen (Galizia) jaio zen 1966an tradizio militarreko familia batean. Ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen. 8 urtetan zehar Telecincorentzat egin zuen lan kameralari bezala. Urte horietan zehar Jon Sistiaga bere adiskidearen bahiketa Mazedonian, 1998ko Bagdadeko bonbardaketa, Kosovoko Gerra 1999an, Perrexil uhartearen gatazka, Prestigen ingurumen hondamendia, beste albisteen berri eman behar izan zuen. 2003an, Irakeko gerra hasi baino lehen Irakera bidali zuten beste taldekide batzuekin Iraketik berriak emateko, baina gerra hastear zegoenean, taldeko gehienak etxera itzuli ziren, Jon Sistiaga eta biak bakarrik geldituz. 2003ko apirilaren 8an, Palestina Hotelean herrialde askotako beste hainbeste kazetarirekin zeudelarik, Estatu Batuetako armadak hotelari tiro egin zion Thomas Gibson sarjentuaren erantzukizunpean. Eraso honetan, Taras Protsyuk Reuterseko kazetari ukrainarra hil eta Jose Couso hilzorian utzi zuten. Nahiz eta José Couso Bagdadeko ospitale batera eraman, ezin izan zuten ezer egin bere bizitza salbatzeko.