José Cardiel

José Cardiel (Guardia, 1704Faenza, 1782ko abenduaren 6a) arabar misiolari jesuita izan zen, Rio de la Platako flora, fauna eta etnografia eta Paraguaiko geografia aztertu zituena.

José Cardiel
Bizitza
JaiotzaGuardia, 1704
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1782 (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria, kartografoa eta naturalista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Gasteizko jesuitekin ikasi ondoren, ordenan sartu zen Medina del Campon. Amerikara bidali eta 1729an Buenos Airesa ailegatu zen. Métodos para reducir a vida racional y cristiana a los indios infieles que viven vagabundos sin pueblos ni sementeras idatzi zuen. Patagonia eta Paraguai zeharkatu zituen. 1762an Hegoaldeko Rio Grandera bidali zuten, espainiar armada inbaditzailearekin batera.

1767an, jesuitak egotzi zituztenean, Bolonian erbesteratu zen.

Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.