José Cadena
José Cadena Eleta (Pitillas, 1855eko martxoaren 20a - Burgos, 1918ko ekainaren 8a) nafar elizgizona izan zen. Ikasketak Iruñeko apaiztegian egin zituen, Zuzenbidekoak, berriz, Zaragozako unibertsitatean. Biurrungo eta Agoitzeko apaiza izan ondoren, Avilako apezpikutegiko bikario nagusi izendatu zuten. 1901. urtean Segoviako apezpiku izendatu zuten eta Gasteizkoa handik hiru urtera (1904-1913). 1913an Burgosko artzapezpiku egin zuten. Haren lan garrantzitsuenak: Tratado teórico-práctico de procedimientos eclesiásticos en materia civil y criminal, Código procesal canónico eta El sacerdote perfecto.
José Cadena | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1913ko uztailaren 18a - 1918ko ekainaren 4a ← Benito Murúa y López (en) - Juan Benlloch i Vivó (en) → Elizbarrutia: Burgosko artxidiozesia
1904ko azaroaren 14a - 1913ko uztailaren 18a ← Ramón Fernández Piérola y Lopez de Luzuriaga (en) - Prudencio Melo → Elizbarrutia: Gasteizko elizbarrutia
1901eko apirilaren 18a - 1904ko azaroaren 14a ← José Ramón Quesada y Gascón (en) - Julián Miranda Bistuer (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Segovia (en)
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Pitillas, 1855eko martxoaren 20a | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Heriotza | 1918ko ekainaren 8a (63 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta apaiz katolikoa | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Gasteizko gotzain ziharduela, elizbarrutiak artean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen zituelarik, 1910eko otsailaren 3an jaulkitako pastoral baten bidez, haurrak euskal izenez bataiatzea debekatu zien elizbarrutiko apaizei. Guraso askoren erantzuna izan zen jaioberriak ez bataiatzea.[erreferentzia behar]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |