José Antonio Suso

José Antonio Suso Pérez de Arenaza (Maeztu, Araba, 1956ko ekainaren 14a), euskal politikari, enpresario, Eusko Alderdi Jeltzalearen legebiltzarkide eta Lezako alkate da, bai eta EAJko burukide eta Arabako Buru Batzarraren (ABB) lehendakari ere.[1][2]

José Antonio Suso


Eusko Legebiltzarkidea

2019ko uztailaren 2a, 2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia

Lezako Alkate

2019ko ekainaren 15a -
Bizitza
JaiotzaMaeztu, 1956ko ekainaren 14a (67 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kimikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Ibilbidea

Kimiketan lizentziatua eta MBAn masterduna, Arabako Buru Batzarraren lehendakari da 2016. urtetik aurrera. Arraia-Maeztun jaioa, 1983. urtean bertako alkate izatera iritsi zen lau urtez (1987raino).[2][3] Handik aurrera, karrera politiko luzea izan du: prokuradorea Arabako Batzar Nagusietan (1988-1991), Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza-Zuzendari (1991-1995) zein Nekazaritza Ahalduna (1995-1999), Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industrien Zuzendari (2005-2006) zein Sailburuordea (2006-2009).[1][2] 2016ko urtarrilaren 23tik aurrera, gainera, ABBaren lehendakari da,[2][3] eta, 2019. urtetik aurrera, Lezako alkate ere.[4]

1982. urtetik aurrera EAJ alderdiaren kide eta afiliatua da. Aipatutako karguez gain, barne-kargu anitz eduki ditu ere jeltzale modura: Arraia-Maeztuko Herri-Batzordearen Lehendakari, aipatutako Batzordearen ordezkari Arabako Lurralde-Batzarrean zein, 2016a baino lehen, alderdiaren Arabako Zuzendaritza-Batzordearen kide.[1]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) EAJ-PNV. «José Antonio Suso Pérez de Arenaza: Presidente del ABB y burukide del Partido Nacionalista Vasco» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  2. (Gaztelaniaz) Batzar, Euzkadi Buru. «Ni Naiz» Jose Antonio Suso (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  3. Press, Europa. (2016-01-23). «José Antonio Suso liderará el PNV de Álava con el objetivo de "consolidar" un partido "moderno y unido"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  4. (Gaztelaniaz) «José Antonio Suso, presidente del PNV en Álava, elegido por unanimidad en Leza» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.