José Antonio Páez
José Antonio Páez (Acarigua, Venezuela, 1790eko ekainaren 13a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1873ko maiatzaren 6a) politikaria eta militarra izan zen. Venezuelaren independentzia lortzearren Espainiaren aurka borrokatu zen armadako buruzagi nagusia izan zen, eta Venezuelako lehendakari izan zen 1830–1835, 1839–1843 eta 1861–1863 urte bitarteetan.
José Antonio Páez | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1861eko irailaren 10a - 1863ko ekainaren 15a ← Pedro Gual - Juan Crisóstomo Falcón →
1839ko otsailaren 1a - 1843ko urtarrilaren 28a ← Carlos Soublette - Carlos Soublette →
1830eko urtarrilaren 13a - 1835eko urtarrilaren 20a ← Simón Bolívar - Andrés Narvarte → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Venezuelako kapitaintza nagusia, 1790eko ekainaren 13a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||||
Heriotza | New York, 1873ko maiatzaren 6a (82 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Venezuelako panteoi nazionala New York Marble Cemetery (en) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Dominga Ortiz Orzúa (en) | ||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | militarra | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | General in Chief (en) | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Carabobo (en) Battle of Las Queseras del Medio (las quesuas) (en) Battle of Mucuritas (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Conservative Party (en) | ||||||
Venezuelako independentziaren aldeko mugimenduaren burua eta hango lehen lehendakaria (1831-1835) izan zen, kontserbadoreen aldetik. Estatu Batuetan kokatu zen 1850. urtean, Venezuelatik egotzia izan ondoren. 1861ean, Gerra Federalaren garaian, sorterrira itzuli zen, eta kontserbadoreen buru izan zen berriz ere. Diktadura ezarri bazuen ere, iraultza federalaren bultzada gero eta bizkorragoaren ondorioz, berriz ere erbesteratu behar izan zuen 1863. urtean. New Yorken eman zituen azken urteak, eta autobiografia bat argitaratu zuen han (1867).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Antonio Páez |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.