José Antonio Nielfa

José Antonio Nielfa Antón, ezizenez La Otxoa (Bilbo, 1947ko irailaren 11[1]), euskal transformista eta musikaria da, 1970-80 hamarkadan Hego Euskal Herrian publiko orokorrarentzat ezaguna izan zen lehen LGBT artista.

José Antonio Nielfa

(2013)
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1947ko irailaren 11 (76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)La Otxoa
Musika instrumentuaahotsa

Datu biografikoak

Bilboko San Francisco auzoan sortua,[2] kabaretetako giroa ume-umetatik ezagutu zuen. Nerabezaroan Santutxura aldatu zen.[3] Familian Francoren aurkako giroa bizi izan zuen eta 11 urterekin haien tabernan lanean hasi zen.[4] 14 urterekin bere homosexualitatea onartu eta publiko egin zuen.[5]

Oso futbolzalea,[6] auzoko taldearekin jokatzen zuen baina 17 urterekin "botak erantzi zituen, takoidun zapatak janzteko"[5] eta "aldagelan mutilek erakartzen ziotenez" horrek, homosexualitateaz ezer ez zekien garai horretan, erreparo handia ematen ziolako. Orduan, lagun batekin Bilbotik joatea erabaki zuen.[7]

1966-67 urteak Torremolinosen (Malaga, Espainia) pasatu zituen. Frankismoaren garaian, herri honetan nolabaiteko gay askagune bat sortu zen. Lagun batzuen artean apartamendu bat hartu zuten, eta La Sirena eta Apolo tabernetan lan egin zuen. Garai honetan zenbait kantari eta artistarekin ezagupidea egin zuen: Massiel, Mikaela, Dúo Dinámico, Grace Jones, Mariquilla...[8] eta sexu askatasunaren aldeko mugimenduan hasi zen; 1968ko martxoan lehen aldiz atxilotua izan zen, Bartzelonan, hiriko gay giroko tabernetan eginiko sarekada handi batean;[4] hile eta erdi pasatu zuen Bartzelonako Modelo eta Madrilgo Carabanchel espetxeetan,. Gero soldadutza bete behar izan zuen Santanderren.[5]

1971ean berriz atxilotua izan zen, Bilbon. Gay giroarekin tematua zegoen komisario baten ekimenez, taberna batean sartu ziren zera esanez: "Maritxua ez denak, eskua jaso dezala"; inork eskua jaso ez zuenez, denak eraman zituzten. Kasu honetan, atxiloaldiak hiru egun iraun zituen.[4]

1970-80 hamarkadetan Euskadiko Ezkerrarekiko atxikimendua erakustetik,[9] gerora PSOE aldera lerratu zen, Felipe Gonzalez eta Jose Luis Rodriguez Zapatero lehendakarien alde hitz eginez. Azken honen gobernuan 1968ko atxiloaldiarengatik indemnizatua izan zen eta bere aurrekari penalak ezabatzea lortu zuen, preso sozial ohien elkarte baten ekimenez.[4]

Bere ogibide nagusia ostalaritza izan da;[10] bere lehen taberna Bilboko Barrenkalean[3] ezarri zuen, eta negozioan jarraitu du 2012an erretiroa hartu arte.[2]

Erretiroa hartu eta gero Buenos Airesen duen etxera joateko asmoa zuen, baina COVID-19 pandemia dela eta Bilbon geratu behar izan zen,[11] konfinamendua alaitzeko kantu bat ere grabatuz, MCD rock taldearekin batera.[12]

Ibilbide artistikoa

"Toma bacalao" diskaren ale bat (1989).

15 urterekin joan zen Bartzelonara lehen aldiz. Han artista, intelektual eta langile-auzoetako giro bizia ezagutu zuen, transformisten espektakuluak barne,[4] eta publiko aurreko lehen emanaldiak egin zituen. Beste transformisten aldean nabarmendu zen, ohiko imitatzaile fidelek ez bezala (imitatuaren berdin-berdinak izaten saiatzen zirenak) berak bere pertsonai propioa sortzeko hautua egin baitzuen.[3]

Lehen emanaldiak bere benetako izenarekin egin bazituen ere (Olatzagutiko festibala, Eibarko Radio Cadena...) Eibarren, baita ere, Radio Juventuden leihaketan aritu zen. Jai Alai aretoan, eta gerora herriko bi antzokietan (Amaya eta Coliseo) ere arituko zen.

"La Otxoa"ren pertsonaiarekin musika, umorea eta antzerkia uztartu zituen. Izena gaztetan lan egindako Otxoa tabernarekin lotua zegoen, jendeak izen horrekin ezagutzen baitzuen: "Otxoaneko mutila".[13] Pertsonaia Bartzelonan sortzen hasi zen ("La Reja Dorada" eta "Barcelona de Noche" aretoetan)[14] baina ordura arte, Nielfa "gizonez jantzita" aritu zen eta lotsarekin arazoak zituen.[15] 1974ean ama zaintzeko Bilbora itzuli zen.[7] Emakume mozorroa Francoren diktadura amaitzearekin batera erabili zuen lehen aldiz: Bilboko Casa Vasca jatetxean izan zen, kazetarien egunaren ospakizunean.[15] 1979an Bilboko Aste Nagusian jo zuen lehen aldiz. 1980ean, talde feminista baten ekimenez, bere tabernan bideoa grabatu zioten ("Libérate" kantua) eta txoznetan eten gabe proiektatu zuten, arrakasta ikaragarriarekin.[3] Hain da ezen, "Federiko Ezkerra" konpartsakoek (Euskadiko Ezkerra) beraien txoznan zuzenean kantatzera gonbidatu zuten. Une pertsonal txarrean izan arren (ama hil berri, eta bikotea hilzorian) jai giroan zenbait emanaldi egin zituen, milaka pertsona bilduz,[16] eta sexu askapenaren aldeko mugimendua indartuz.[4]

Athleticzale amorratua, futbol talde honi kantuak[4] eta ezin konta ahalako aipuak egin izan dizkio.[17] Telebistako hainbat saiotan parte hartu izan du: "Vivir Cada Día", "Saski Naski", "Y sin embargo te quiero", "Si yo fuera presidente", "La Muga", "Gatos en el tejado", "Plasti - Plasti", "Larousse" (Galiziako telebistan), "Vips" (Emilio Aragón), "Hablando se entiende la gente" (Jose Luis Coll), "La unión hace la fuerza", "Tentáculo", "Noche de ronda", "Pero esto que es"...[14]

65 urte betetzear, bere 16. diskoa grabatu zuen ("La Otxoa y Yo"), El Consorcio eta Kepa Junkera musikarien kolaborazioarekin.[18]

Zenbait pelikulatan ere agertu da: "Mikelen Heriotza" (1984),[4] "La Otxoa, Sin Complejos" (2013).[6] Antzerki musikala egin du ("Bilbao, Bilbao")[19] futbol partiden erretransmisioak, eta liburu biografiko bat du, "Sin plumas en la lengua" (2004),[20][3]

2022 urtean "Con mucho... orgullo" diska argitaratu zuen.[21]

2023an, 75 urte betetzearekin batera, erretiratu zen taula gainetik. Aste Nagusian "Agur, Otxoa Feroz" espektakulua estreinatu zuen. BBK Aretoak ekoitzia,[22] espektakuluan aktore talde batek bere bizitzako pasarteak antzezten zituen, eta Nielfak bere ibilbide osoko kantuak abesten zituen.[23] 8 emanaldi programatu baziren ere, sarrera guztiak agortu ziren eta ikuskizuna luzatu behar izan zen.[15] Halere, urrian Gasteizen kontzertua eman zuen[24] eta "Agur Otxoa Feroz" ikuskizuna 2023-24 gabonetan ere antzeztuko da, Campos Eliseos aretoan; eta EAEtik kanpora ateratzea ere pentsatzen ari dira.[25]

"Libérate" kantua

LGTB kolektiboaren ikur bihurtu den kantu hau La Otxoaren famatuena izan arren, ez da berak egina. Autorea Vicente Raga valentziarra da, eta Rafael Conde "El Titi" kantariarentzat egin zuen. Baina honek ez zuen kantatu nahi izan, "ausartegia zelako". Ragak, orduan, bere lagun bilbotar bati erakutsi zion Madrilen (Manuel Ruiz Umaran pailazoa, Txomin del Regatoren bikote artistikoa). Honek esan zion: "Ekarri ezazu kantu hori, badakit Bilbon nork kantatuko duen eta". Hori 1974ean izan zen.[16] Nielfak hitzak moldatu zituen, eta bertsio hau osatu zuen:

En las calles hay pintadas

Que están de moda hoy en día

Negras, verdes, coloradas

Pidiendo la algarabía

Hoy mismito he visto una

Que me llegó al corazón

La verdad como ninguna

Y llenita de razón


Libérate,

ser mariquita no es un delito

no lo calles lanza el grito.

Libérate,

si estás vivo y no estás muerto

dale gusto ya a tu cuerpo.

Lleva al aire tu pancarta

no lo quieras ocultar,

y que un mal rayo le parta

a quien no quiera tragar.

Libérate,

no vivas más oprimido

busca tu felicidad

que aunque alguno te critique ,

el que lo prueba, repite,

yo no se por que será…


Las pintadas poco a poco

Paredes van embrollando

Si el mundo ya estaba loco

Ahora lo están ensuciando

Y esa que va armando guerra

Si se pudiera lograr

Ya no se iría a Inglaterra

Para podernos casar

Libérate...

Esan bezala, kantua 1979ko Aste Nagusian atera zuen arrakasta handia erdietsiz.[21] Gerora, "El Titi" eta "La Otxoa" Bilbon elkar ezagutzeko aukera izan zuten, batek Tiffany's eta besteak Garden aretoetan jo zutenean. Elkarrekin Yoko Lennon's tabernara joan zirenean jarri zieten kantua, eta Titiri hainbeste gustatu zitzaion ezen, 1983an hura ere grabatzera animatu zen.[26]

Aldarrikapena

Bere ibilbide artistiko osoan, Nielfak LGBT+ kolektiboaren eskubideen aldeko aldarri aktiboa mantendu du: homosexualen ezkontza, gay harrotasunaren eguna, frankismoan erreprimituak izan zirenei aitorpena...[5] Pinkwashinga ere kritikatu izan du, zenbait alderdik 1979ko Aste Nagusian erakutsi zuten jarrera (EAJ-k "extraterrestre" izendatu zuelarik[27]) 40 urte geroago mantentzen dutenarekin alderatuz, edo eskuineko politikariek erakusten duten aurpegi bikoitza seinalatuz (parlamentuan gay ezkontzen legearen aurka eginez, eta gero haien alderdikide gayen ezkontzak babestuz).[4] Halere, aldarrikapen hori alaitasunarekin batu izan du beti, bere burua "gonadun umorista" bezala definituz.[21]

Aitortzak

2019ko Aste Nagusian, Nielfak Bilboko Udalaren omenaldia jaso zuen, eta Juan Maria Aburto alkateak gay askapenari eginiko ekarpena aitortu zion.[28]

2019ko azaroan, LesGaiCineMad festibalean (Madrilgo LGBT Zinemaren Nazioarteko Festibala) aitortza egin zioten.[29]

2023ko abuztuan, Txurdinagabarri Nagusien Egoitzak La Otxoa omendu zuen, egoiliarrekin eginiko aktibitateen bidez: mozorroak, tertuliak eta Bilbori buruzko kantuak.[30]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Otaola, Juan Carlos. (2017-02-03). «'La Otxoa': 70 años entre lentejuelas y copas» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  2. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2012-09-17). «'La Otxoa', 65 años dedicados al espectáculo y la hostelería» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  3. (Gaztelaniaz) «José Antonio Nielfa. La Otxoa. Una vida entre bambalinas» Santutxu y más 2016-10-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  4. (Gaztelaniaz) Vaciamadrid, Ayuntamiento de Rivas. (2019-11-08). «La Otxoa: "No entiendo que haya homosexuales de derechas"» Rivas Ciudad (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  5. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2018-07-04). «La Otxoa: "Dejé el fútbol por los tacones a los 17 años, era un deporte muy machirulo"» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  6. (Gaztelaniaz) Jauregi, Joseba Gorordo. (2014-06-22). «La fiesta de la música del 2009» Bilbao Me Mata (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  7. Aste Nagusiko argitalpena.
  8. (Gaztelaniaz) «Nielfa, José Antonio «La Otxoa» Torremolinos Chic» www.torremolinoschic.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  9. (Gaztelaniaz) Bernal, Fernando. (2014-09-10). «La Otxoa: travesti vasco, activista y estrella en la cárcel» Vice (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  10. "Bilbao" aldizkaria.
  11. Atutxa, Sandra. (2020). «'La Otxoa': "Cualquier día 'Lola' termina repitiendo la palabra coronavirus"» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  12. (Gaztelaniaz) Abete, Raquel. (2020-05-01). «La Otxoa ameniza el confinamiento versionando una mítica canción» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  13. (Gaztelaniaz) «La Otxoa: 'Si lo exige el guión, yo hago todo'» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  14. (Gaztelaniaz) «Biografía de Jose Antonio niela, La Otxoa» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  15. (Gaztelaniaz) Ereñaga, Amaia. (2023-08-11). ««Todo lo que he hecho ha sido por vivir y por ser como nací»» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  16. (Gaztelaniaz) «Cuando La Otxoa se desató en El Arenal» El Correo 2018-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  17. Marcos, Nagore. (2020). José Antonio Nielfa, 'La Otxoa': “El Athletic es el quitapenas de la ciudad”. https://www.deia.eus/.
  18. (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (2012-03-17). «Un pulso al personaje» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  19. (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (2012-11-22). «La Otxoa recrea su propia vida» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  20. (Gaztelaniaz) «Libro La Otxoa . sin plumas en la lengua» DEMONS SHOP (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  21. (Gaztelaniaz) Pagola, Ander. (2021-06-28). «La Otxoa: historia de un icono de Bilbao y del activisimo LGTBIQ+» Bilbao Secreto (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  22. (Gaztelaniaz) Euskadi, elDiario es. (2023-06-12). «'La Otxoa' se despide de los escenarios» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  23. (Gaztelaniaz) Ferreras, Belén. (2023-08-22). «'La Otxoa', icono gay de la Transición que 'liberó del armario' a una generación a ritmo de copla» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  24. (Gaztelaniaz) Patrocinado. (2023-10-17). «La fiesta más diversa recorre Zona Gorbea» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  25. (Gaztelaniaz) Gómez, Luis. (2023-10-02). «La Otxoa volverá a subir al escenario por Navidades con 'Agur, Otxoa Feroz!'» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  26. (Gaztelaniaz) Fernández, Javier A.. (2018-06-29). «Se busca ‘temazo’ para el Orgullo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  27. (Gaztelaniaz) «La Otxoa presenta nuevo himno gay, con una advertencia: "No hay que dormirse"» La Vanguardia 2018-06-15 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  28. (Gaztelaniaz) «La Otxoa: 'Tenemos las mejores fiestas y la gente más hospitalaria del mundo'» ELMUNDO 2019-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
  29. (Gaztelaniaz) Vaciamadrid, Ayuntamiento de Rivas. (2019-11-08). «La Otxoa: "No entiendo que haya homosexuales de derechas"» Rivas Ciudad (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  30. Txurdinagabarrik “La Otxoa” omendu du - Aita Menni. 2023-08-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.