José Antonio González Salazar

José Antonio González Salazar (Gasteiz, Araba, 1940ko azaroaren 29a[1]), etnografoa eta apaiza da. Arabako toponimia eta bizimodu tradizionala ikertu izan ditu. Eusko Ikaskuntzak ohorezko kide izendatu zuen 2013an, Euskal Herriko eta bereziki Arabako kulturaren ikerketan egindako lan guztiaren aitortza eginez, bai Etnografian, Historian eta Toponimian. Arabako Etnografiako Mintegiaren lehendakaria izan da. Etniker taldeen partaide da sortu ziren garaitik, 1970ean. Bernedoko bizimodu tradizionala ikertu du. Era berean, Arabako Mendialdeko artzainen bizimodua ere aztergai izan du. Toponimia arloan, Arabako leku-izenak bildu ditu “Cuadernos de Toponimia” bildumako zortzi liburukitan (1985-1998).

José Antonio González Salazar
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1940ko azaroaren 29a (83 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta etnografoa
KidetzaEusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen Gasteizko Apaiztegian. Apaizgoan hasi zen Bernedoko eskualdean 1967an. 1990ean Zuiara joan zen, udalerri horretako zenbait herritan lan egitera. Domaikia herrixkan bizi da.

Arkeologia lanetan hasi zen Jose Migel Barandiaranekin batera, baina handik gutxira etnografia arloan zentratu zen. Arabako Foru Aldundiko Kultura Kontseiluaren barruan, Etnografia Atalean sartu zen, eta Bernedo aldean inkesta etnografikoa pasatzen hasi zen. 1987tik aurrera, atal horrek beste izen bat hartu zuen: Arabako Etnografia Mintegia, eta González Salazar lehendakari izan zen 1980ko hamarkadan. “Ohitura. Estudios de Etnografia Alavesa” izeneko aldizkariko Erredakzio Batzordeko kidea da. Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko aholkularia da eta Etniker Euskalerria taldeetako kidea.

Lanak

  • Notas sobre la vida agrícola de Bajauri, Obécuri y Urturi (1969-1970, Anuario de Eusko Folklore, 23. zkia., 13-58 orr.)
  • Vida de relación y toponimia. Bajauri, Obécuri y Urturi (1971-1972, Anuario de Eusko Folklore, 24. zkia., 9-24 orr.)
  • Grupo doméstico en Bernedo (1975-1976, Anuario de Eusko Folklore, 26. zkia., 169-199 orr.)
  • Alimentación en Bernedo (1979, Anuario de Eusko Folklore, 28. zkia., 65-82 orr.)
  • Cuentos alaveses, (1981, Homenaje a Odón de Apraiz, Arabako Foru Aldundia.)
  • Indumentaria en Bernedo (1982, Ohitura, estudios de etnografía alavesa,. 1.zkia.)
  • Fiestas en la comarca de Bernedo (1984, Ohitura, estudios de etnografía alavesa, 2. zkia., 81-107 orr.)
  • La familia en Bernedo (1985, Ohitura, estudios de etnografía alavesa, 3. zkia., 35-45 orr.)
  • Cantos de aurora en Bernedo (1985-1986, Anuario de Eusko Folklore, 33. zkia., 29-67 orr.)
  • Cuadernos de Toponimia.1: toponimia menor de Treviño (1985, Arabako Foru Aldundia)
  • Cuadernos de Toponimia.2: toponimia menor de la Montaña Alavesa (1986, Arabako Foru Aldundia)
  • Cuadernos de Toponimia.3: toponimia menor de la Rioja Alavesa (1986, Arabako Foru Aldundia)
  • Cuadernos de Toponimia.4: toponimia menor de Salvatierra (1987, Arabako Foru Aldundia)
  • Cuadernos de Toponimia.5: toponimia menor de Vitoria-Gasteiz (1988, Arabako Foru Aldundia)
  • Cuadernos de Toponimia.6: toponimia menor de Añana (1989, Arabako Foru Aldundia)
  • El calvario en la Montaña Alavesa (1990, Anuario de Eusko Folklore, 36. zkia., 65-79 orr.)
  • Toponimia menor actual de Álava (1991, Actas de las I jornadas de Onomástica, Gasteiz, 1991ko apirila, 93-97 orr.)
  • Ritos de pasaje: la muerte en la comarca de Bernedo (Álava) (1992-1993, Anuario de Eusko Folklore, 38. zkia., 9-40 orr.)
  • Cuadernos de Toponimia.7: toponimia menor de Zuia (1996, Arabako Foru Aldundia)
  • Cuadernos de Toponimia.8: toponimia menor de Ayala (1998, Arabako Foru Aldundia)
  • Ganadería y pastoreo en la comarca alavesa de Bernedo y su territorio (1998-99, Anuario de Eusko Folklore, 41. zkia., 39-56 orr.)
  • Enfermedades y medicinas en Bernedo (Álava) (2001-2002, Anuario de Eusko Folklore, 43. zkia., 111-130 orr.)
  • La familia en Bernedo (Álava) (2008, Anuario de Eusko Folklore, 47. liburukia, 7-35 orr.)
  • Euskera en las fuentes del Ega (Bernedo 1342) (2008, Actas de las III jornadas de Onomástica, Estella, 1990ko iraila, 187-194 orr.)
  • Explotación agrícola: Bernedo (Álava) (2010-2011, Anuario de Eusko Folklore, 49. liburukia, 139-180 orr.)

Erreferentziak

  1. «González Salazar, José Antonio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.