José Alcina Franch
José Alcina Franch (Valentzia, 1922ko abuztuaren 23a - Madril, Espainia, 2001eko urriaren 28a) espainiar antropologo, historialari eta arkeologoa izan zen. Gizonik adituenetako bat izan zen Ameriketako aldi hispaniarraren aurreko ikerketan.
José Alcina Franch | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Valentzia, 1922ko abuztuaren 23a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 2001eko urriaren 28a (79 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antropologoa, arkeologoa, historialaria eta Americanist (en) | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Biografia
Valentziako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta bertako irakasle laguntzaile izan zen. Geroago, Madrilgo Unibertsitatean, Parisen eta Mexikon sakondu zituen ikasketak. Madrilgo Unibertsitatean irakasle, eta Sevillakoan eta Madrilgoan katedradun. Madrilgo Unibertsitateko Antropologia eta Etnologiako sailaren Revista Española de Antropologia Americana aldizkariaren bitartez, arkeologiaren ikuspegi berritzailea azaldu zuen Alcinak, zientzian eta herrien bilakaeran eta historian oinarriturik.
1960 eta 1980ko hamarkaden artean, hainbat arkeologia-indusketetan parte hartu zuen Perun, Ekuadorren, Guatemalan eta Mexikon. Erakunde garrantzitsuen omenaldi eta sariak ez ezik, Amerika eta Europako hainbat herrialdetako sari handienak ere bereganatu zituen. Bere herrian Ameriketako arkeologia eta antropologiako ikerketen bultzatzaile izanik, hango hispaniar aurreko artea ekialdeko eta mendebaldeko zibilizazio handienen parean jartzen arduratu zen Alcina. Sinposium, biltzar eta erakusketa ugari antolatu zituen, besteak beste 1992an Madrilgo Arkeologia Museo Nazionalean Antzinako Mexikoko kultura aztekari eskainitako erakusketa gogoangarria. Bibliografia zabala du.
Obra ezagunenak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.