José Adriano Lizarralde
José Adriano Lizarralde Balerdi, "Aita Lizarralde" izenaz ezagunagoa, (Zaldibia, 1884ko martxoaren 17a - Bilbo, 1935eko uztailaren 25a), elizgizon frantziskotar, idazle eta historialaria izan zen.
José Adriano Lizarralde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1884ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1935eko uztailaren 25a (51 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Bere lanak Euskal Herriko historia erlijiosoan oinarrituak izan dira, batez ere Arantzazuko santutegian.
Biografia
Iruñean 1911an apaiz izendatua izan ondoren Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Arantzazuko santutegian irakasle bihurtu zen.
Aránzazu aldizkaria zuzentzeaz gain, Anuario de Folklore, Eco Franciscano, Yakintza edo Revista Oñate aldizkarientzako idatzi zuen bai gaztelaniaz bai euskaraz. Historiako Erret-Akademiaren kidea izan zen.
Oñatiko Udalak bere omenez kale bati bere izena eman zion.
Lanak
- La Virgen de Aránzazu. Patrona de Guipúzcoa, Bilbo, 1919.
- Orígenes de la vida claustral en el País Vasco, Donostia, 1919.
- Historia del Convento de la Purísima Concepción de Azpeitia, Contribución a la Historia de la Cantabria Franciscana, Santiago Compostelakoa, 1921.
- Andra Mari. Reseña histórica del culto a la Virgen Santísima en la provincia de Guipúzcoa, Bilbo, 1926.
- Historia de la Universidad de Sancti Spiritus de Oñate, Tolosa, 1930.
- Legazpiko Gurutze Deunaren edesti ta bederatziurren laburra, Tolosa, 1931.
- Andra Mari. Reseña histórica del culto a la Virgen Santísima en la provincia de Vizcaya, Bilbo, Arantzazu Ediciones Franciscanas, 1934.
- Historia del Santuario de Aránzazu, Donostia, Arantzazu Ediciones Franciscanas, 1950.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.