Jorge Wagensberg
Jorge Wagensberg Lubinski (Barcelona, 1948.eko abenduaren 2a - 2018.eko martxoaren 3a)[1] kataluniar irakasle, ikertzaile eta zientzia idazle eta dibulgatzailea izan zen. Fisikako lizentziaduna (1971) eta aparteko sariaz doktore izendatua izan zen (1976) Bartzelonako Unibertsitatean non Fisikako Fakultatean Irrebertsibilitatearen Teoria irakatsi baitzuen, 1981tik eta 2016ra bitartean. Austriako Danube University Krems delakoan irakasle gonbidatua ere izan zen.
Jorge Wagensberg | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jorge Wagensberg Lubinski |
Jaiotza | Bartzelona, 1948ko abenduaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2018ko martxoaren 3a (69 urte) |
Heriotza modua | : besikulako minbizia |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea 1971) lizentzia : fisika Bartzelonako Unibertsitatea 1976) doktoretza : fisika |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa alemana frantsesa italiera Yiddisha |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea (1981 - 2016) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zientzilari eta dibulgatzailea
Wagensberg Espainiako zientzia dibulgatzaile nabarmenetakoa izan zen, argitaratzaile, hizlari, idazle eta museologo gisa jardun baitzuen.
1991 eta 2005 bitartean berak eraturiko Fundación "la Caixa"ren Zientziaren Museoko zuzendaritza egin zuen, eta haren bilakaera bideratu zuen harik eta 2004.ean CosmoCaixa izenekora iritsi arte. Gaur egun egoitzak Bartzelonan eta Madrilen ditu. 2014 arte Fundación la Caixako zientzia-zuzendaria izan zen.
Zientzilari jardunean, Wagensberg-ek hainbat alorretan ekarpenak egin zituen zientzia-pentsamendu ekoizpenean, hala nola: ez-orekan dauden sistemen termodinamika, mikrobiologia haztegiko termodinamika, Montecarlo simulazioa, biologia teorikoa, entomologia, tafonomia, zientziaren filosofia eta zientzia museologia. Hainbat aldizkari berezitutan agertu zituen lanak, batzuk aipatzera 'Journal of Nonequilibrium Thermodynamics, Physica A, American Journal of Physics, The Journal of Physics and Chemistry of Solids, Journal of Theoretical Biology, Bulletin of Mathematical Biology, Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS), Entomologica Scandinavica, Beiträge zur Entomologie, Biology and Philosophy, Biological Theory, Computer Applications in Biosciences (CABIOS), Museum Practice o ECSITE News Letters.|
European Collaborative for Science & Technology (ECSITE) erakundeko presidente izan zen 1993 eta 1995 bitartean, eta 2010ean European Museum Academy (EMA)ko kide sortzaile izan zen. Aldizka Mètode aldizkarian kolaboratu zuen, bai eta El País eta El Periódico egunkarietan ere.
Autore eta argitaratzailea
Kazetari-saiakerak, hogeiren bat liburu eta ehun inguru ikerketa lanen egilea da, termodinamika, matematika, biofisika, mikrobiologia, paleontologia, entomologia, zientziaren museologia eta zientziaren filosofia alorretan ondutakoak.
1983an Metatemas izeneko liburu saila sortu zuen (zientzia pentsatzeko liburuak du lelotzat) Bartzelonako Tusquets argitaletxean, eta ordudanik zuzendu zuen hil artean. Zientzia pentsamenduari buruz den sail horretan ehun eta hogeita hamar baino izenburu gehiago daude, non aurkitzen baitira hauek bezalako autoreak: Schrödinger, Einstein, Konrad Lorenz, Richard Feynman, Stephen Jay Gould, Jacques Monod, François Jacob, Norbert Wiener, Murray Gell-Mann, Martin Gardner, Martin Rees, Richard Dawkins, Benoît Mandelbrot, Lynn Margulis, Douglas Hofstadter, Sheldon Glashow, René Thom, eta Wagensberg bera, besteak beste. Bildumaren hogeita hamargarren urteurrenean bazituen 130 izenburu gaino gehiago.
Aforismo askoren egilea izan zen, egunkarietan argitaratutakoak (El Paísen, nagusiki) edo bilduma gisa liburutan, esate baterako "Más árboles que ramas" (Tusquets, 2012).
2014ko apirilean ezagutza eta eboluzioari buruzko Biological Theory aldizkarian -Austriako Konrad Lorenz Institutuak argitaratzen duena-, metodo zientifikoari buruzko artikulua argitara eman zuen: "On the Existence and Uniqueness of the Scientific Method" (2014), 9 bol (3), 331-346 or.
Aintzatespena
- 'VI Reserva" Raimat Kultura Saria (1995).
- Juan Mari Arzak Kazetaritza Saria "Aproximación a una copa de vino tinto" artikuluagatik (2003).
- Kataluniako Sari Nazionala, Pentsamenduari eta Kultura Zientifikoari eskainia (2005).[2]
- Manel Xifra i Boada Saria, Ezagutza Tekniko eta Teknologikoarren Transmisioari eskainia (2006).
- Kataluniako Generalitataren Creu de Sant Jordi (2007).[2]
- Catalunya Fundació Privada Saria (2007).
- Honoris Causa Doktoregoa Lleidako UnibertsitateaLleida (2010).
Argitalpenak
- Nosotros y la ciencia (1980), Editorial Bosch, S.A., ISBN 978-84-7162-803-9
- Ideas sobre la complejidad del mundo (1985), Tusquets Editores, ISBN 978-84-7223-453-6
Frantsesera itzulia, L'âme de la méduse(1997), Le Seuil, ISBN 2-02-02481-X. - Proceso al azar (1986), taldean argitaratua, Tusquets eds. España ISBN 84-7223-457-6
- El temps (1986), taldean argitaratua, Fundació Caixa de Pensions, ISBN 84-7664-137-0
- Amazonia: ilusiones ilustradas (1996), Àmbit Serveis Editorials, S.A., ISBN 978-84-89681-00-2
- Introducció a la Teoria de la Probabilitat i la Informació (1997), (Jaume Masoliverrekin), Proa ed.
- Ideas para la imaginación impura: 53 reflexiones en su propia sustancia (1998), Tusquets Editores, ISBN 978-84-8310-595-5
- El progreso (1998), taldean argitaratua, Tusquets Editores, España, ISBN 978-84-8310-569-6
- Cartes creuades: Desde la fe i l'agnosticisme, (1999), Mediterrànea, taldean argitaratua.
- Seres y estrellas (2000) Jordi Llompart, Eduard Salvador eta Eudald Carbonellekin, Plaza & Janés, ISBN 978-84-01-37681-8
- Si la naturaleza es la respuesta ¿cuál era la pregunta?: y otros quinientos pensamientos sobre la incertidumbre (2002), Tusquets Editores, ISBN 978-84-8310-847-5 (Katalanera itzulia). Pensamentos sobre a incerteza (2010), (Portugesera itzulia) editora Saraiva.
- Ideas sobre la complejidad del mundo (2003), Tusquets Editores, ISBN 978-84-8310-859-8
- La rebelión de las formas: o cómo perseverar cuando la incertidumbre aprieta (2004), Tusquets Editores, ISBN 978-84-8310-975-5
Formen matxinada (2007), Zio 6 (Euskarara itzulia), ISBN 978-84-8373-989-1 - CosmoCaixa (2004), Fundación "la Caixa", ISBN 978-84-7644-834-6
- A más cómo, menos por qué: 747 reflexiones con la intención de comprender lo fundamental, lo natural y lo cultural (2006), Tusquets Editores, ISBN (13): 978-84-8310-461-3, Círculo de Lectores, S.A. ISBN 978-84-672-2094-0
- Cosmocaixa, el Museo Total por Conversación entre Arquitectos y Museólogos (2006), Terradas arquitectosekin, Actar, Sacyr-Sau, ISBN 978-84-611-2623-1
Cosmocaixa, the Total Museum through Conversation between Architects and Museologists (2006), (Ingelesera itzulia) with Terradas Architects, Actar,Sacyr-Sau, ISBN 978-84-611-2624-8 - El Tapís de la Creació (2007) con Antoni Tapiès y Joaquí Yarza, Edicions 62, SA, ISBN 978-84-297-6073-6
- Daynès (2007), Fragments International Éditions, Paris, ISBN 978-2917160039
- Challenges of the XXI Century, An Essay regarding Genomic, Equality in the Human Species (2007) with Lorenzo Calabi, Daniel Dennet and André Glückmann, Divulgare Lybrary.
- Paisajes neuronales (2007) S. Markran eta Javier De Felipe-rekin, Madrid, CSIC, ISBN 978-84-00085339
- El gozo intelectual: teoría y práctica sobre la inteligibilidad y la belleza (2007), Tusquets Editores, ISBN 978-84-8310-395-1
O gozo intelectual (2010) Portugesera itzulia, Editora Unicamp, Brasil, ISBN 978-85-268-0875-1 - Yo, lo superfluo y el error (2009), Tusquets Editores, ISBN 978-84-8383-154-0
- Las raíces triviales de lo fundamental (2010), Tusquets Editores, ISBN 978-84-8383-258-5
- Más árboles que ramas: 1116 aforismos para navegar por la realidad (2012), Tusquets Editores, ISBN 978-84-8383-406-0
- The Photography of Nature and the Nature of Photography: Joan Fontcuberta (2013), with Geoffrey Batchen, The Haselblad Award 2013, Stockholm, ISBN 978 190 7941 6516
- Altamira (2013), Un mar de historias, Editorial Mediterrània, ISBN 978-84-9979-226-2
- El pensador intruso (2014), Tusquets Editores, ISBN (13) 978-84-8383-862-4
- Algunos años después (2015), Now Books, ISBN 978-8416245 12 3 Katalanez, "Alguns anys després" (2015), Ara Llibres, ISBN 9788416154203
- El Derecho de los animales (2015), (taldean, Basilio Baltasarren koordinazioa), Cátedra de Estudios Iberoamericanos Jesús Polanco, ISBN 978-84-16402-21-2
- Solo tenemos un planeta (2017), (Joan Martínez Alier-ekin), Icaria Editorial S.A., ISBN 978-84-9888-756.3
- Teoría de la creatividad, eclosión, gloria y miseria de las ideas (2017), Metatemas, Tusquets eds, ISBN 978-84-90663 622
- Solo se puede tener fe en la duda (2018), Metatemas, Tusquets eds. ISBN 978-84-9066-501-5
Erreferentziak
- Txantiloi:Cita noticia
- Creus de Sant Jordi 2007 a Directe.cat, 13 de junio de 2007 (catalán)
Kanpo loturak
- CosmoCaixa Barcelona
- Editorial Tusquets Metatemas Saila argitaratzen duen argitaletxearen orri ofiziala.