Jorge Rafael Videla

Jorge Rafael Videla (Mercedes, Buenos Airesko probintzia, 1925ko abuztuaren 2a - Marcos Pazeko espetxea, Buenos Airesko probintzia, 2013ko maiatzaren 17a) argentinar militarra eta diktadorea izan zen. 1976ko martxoaren 24an, batzorde militar batek, estatu kolpea eman ondoren, Argentinako presidente izendatu zuen; presidentzian diktadore gisa 1976tik 1981ra egon zen.

Jorge Rafael Videla


Argentinako presidentea

1976ko martxoaren 29a - 1981eko martxoaren 29a
María Estela Martínez de Perón - Roberto Eduardo Viola

Argentine Army (en) Itzuli komandante buru

1975eko abuztuaren 27a - 1978ko uztailaren 31
Chief of the Joint Staff of the Armed Forces (en) Itzuli

1975eko uztailaren 4a - 1975eko abuztuaren 27a
Chief of the Army General Staff (en) Itzuli

1973 - 1975

Nation Military College (en) Itzuli zuzendari

1971 - 1973
Governor of Tucumán Province (en) Itzuli

1970eko abuztuaren 4a - 1970eko irailaren 3a
V Mountain Brigade (en) Itzuli executive officer (en) Itzuli

1968 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJorge Rafael Videla
JaiotzaMercedes (en) Itzuli, 1925eko abuztuaren 2a
Herrialdea Argentina
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMarcos Paz, 2013ko maiatzaren 17a (87 urte)
Hobiratze lekuaCementerio Memorial (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Ezkontidea(k)Alicia Hartridge (en) Itzuli
LeinuaQ5855772 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWestern Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Itzuli
Nation Military College (en) Itzuli
(1942 - 1944)
War Superior School (en) Itzuli
(1952 - 1954)
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Lantokia(k)Buenos Aires
Jasotako sariak
Kidetzamelina (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraArgentine Army (en) Itzuli
Graduateniente jeneral
dibisio-jeneral
brigada-jeneral
koronel
teniente koronel
maior
kapitain
Teniente lehena
teniente
sub-lieutenant (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakOperation Sovereignty (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoamilitary party (en) Itzuli

Find a Grave: 110670584 Edit the value on Wikidata

1985ean epaitu zuten lehen aldiz, eta bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten, milaka pertsonen heriotzaren erantzukizuna zuela ondorioztatu ondoan[1]. Inoiz ez zen egindako sarraskiaz damutu[2].

Biografia

1942. urtean eskola militarrean sartu zen, eta 1971. urterako jenerala zen. 1975. urtean estatu-nagusiko buruzagi eta gudarosteko komandante nagusi izendatu zuten. María Estela Martínez de Perón lehendakariaren aginduz, gogor zapaldu zituen Montonerosen eta Herriko Gudaroste Iraultzailearen jarduerak.

1976. urtean gudarosteko komandanteek estatu-kolpea eman zuten Argentinan eta Videla izendatu zuten lehendakari. Erregimen berriak alderdi-politikoak debekatu eta gerrillaren aurkako borroka indartu zuen. Giza eskubideen aldeko elkarteen arabera, 30.000 pertsona desagertu ziren haren agintaldiko errepresioaren ondorioz[3]

Ekonomiari dagokionez inflazioa gutxitzeko ahaleginak egin zituen, eta ekoizpenean estatuaren parte hartzea gero eta txikiagoa izatea bultzatu zuen. Kanpo-merkataritzako harremanei oztopoak kendu izanak, ordea, inportazioak ugaldu zituen, eta Argentinako industria asko ixtera behartu. Batzorde militarrak ezarritako bost urteko agintaldia 1981. urtean amaitu zuen Videlak eta Roberto Viola jenerala izendatu zuten lehendakari.

1983. urtean, berriro demokrazia ezarri zenean, gobernu ohiko batzorde militarreko kideak eta hauek izendaturiko presidenteak diktaduran estatuko terrorismoa erabili izanagatik epaitu zituzten. Videlak uko egin zion defentsari eta 1985. urtean bizi guztirako espetxe-zigorra eman zioten. Baina 1990. urtean, berari eta gainerako diktadurako buruzagi militarrei, indultua eman zien Carlos Menem lehendakariak.

1998an berriz atxilotu zuten, presoen haurrak lapurtzea egotzita; izan ere, haurdun zeuden emakumeak kartzeletan edukitzen zituzten umea izan arte eta ondoren emakumea hil eta haurrak militarrei edo haien senideei ematen zizkieten[4]. Espetxean 38 egun igaro ostean, etxean atxilotua egoteko eskubidea eman zioten. 2008an, giza eskubideen aldeko taldeen argudioak onartuz, epaileak kartzelara bidali zuen.

2010ean Cordobako Auzitegi Federalak bizi arteko kartzela zigorra ezarri zion 31 lagunen hilketa leporatuta[1]. 2013an, berriz, 50 urteko kartzela zigorra eman zioten, presoen haurren bahiketagatik[4]. Marcos Pazeko espetxean hil zen, 2013ko maiatzaren 17an. Antza denez, diktadore ohiaren heriotza komunean gertatutako erorketa baten ondorioa izan zen[5].

Heriotzaren aurreko erreakzioak

Erreferentziak

  1. Epelde, Elixabet. Bizi guztiko kartzela zigorra ezarri diete Videlari eta beste 29 laguni Argentinan. in: Berria egunkaria, 2010-12-23. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-12).
  2. Videla no se arrepiente, critica a los Kirchner y dice que "la República está desaparecida". in: La Nación egunkaria, 2012-02-15. lanacion.com.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-12).
  3. Jorge Videla diktadorea hil da. in: Berria egunkaria, 2013-05-17. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-12).
  4. Videla Argentinako diktadore ohiari 50 urteko kartzela zigorra ezarri diote. in: Argia astekaria, 2012-07-06, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0). argia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-12).
  5. Videla komunean izandako erorketa baten ostean hil zela dio autopsiak. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-12).
  6. Pérez Esquivel: "La muerte de Jorge Rafael Videla no debe alegrar a nadie". in: La Nación egunkaria, 2013/05/17. lanacion.com.ar (Noiz kontsultatua: 2015-08-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.