Jorge Urrutia
Jorge Urrutia Blondel (La Serena, 1903ko irailaren 7a - 1981eko uztailaren 5a) Txileko musikagilea eta irakaslea izan zen. H. Allende, N. Boulanger, P. Dukas eta P. Hindemith izan zituen irakasle. 1931. urtean Txileko kontserbatorio nazionaleko armonia irakasle izendatu zuten. Bizitza osoan aritu zen Txileko herri musika aztertzen. Musika idaztean, hala ere, askatasun handiz erabili zituen herri musikaren elementuak. Lan aipagarriak ditu: pianorako Tres coros infantiles de carácter chileno; Tonadas; Album para niños; kuarteto bat; trio bat fa minorrean; El guitarrón del diablo balleta; Pastoral de Alhué eta Estampas de Chile poema sinfonikoak; ahots eta pianorako Canciones de cuna; eta Tres poemas de Gabriela Mistral.
Jorge Urrutia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Serena, 1905eko irailaren 7a |
Herrialdea | Txile |
Heriotza | 1981eko uztailaren 5a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, idazlea eta abokatua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-2-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Txileko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.