Jorge Prado
Jorge Prado Garcia (Lugo, Galizia, 2001eko urtarrilaren 5a) moto-kroseko pilotua da.
Jorge Prado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jorge Prado García |
Jaiotza | Lugo, 2001eko urtarrilaren 5a (23 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | moto-kroseko pilotua |
jorgeprado61.com | |
Hiru urterekin hasi zen motorrak gidatzen; eta sei urterekin, lehiatzen. Lehenengo lasterketa zazpi urterekin irabazi zuen. Bere familiarekin Belgikara bizitzera joan zen, moto-krosean lehiatzeagatik. 2016an debuta egin zuen MX2 kategorian. 2017an, MX2 moto-kros proba irabazi zuen lehen espainiarra izan zen. KTM konpainiarekin dauka kontratua 2020. urtera arte.
Kirol lorpenak
- Munduko txapelduna 2011n, 65 zentimetro kuboko motoarekin, hamar urte eta zortzi hilabete zituela. Kategoriako txapeldun gazteena da.
- 125 zentimetro kuboko Europako txapelduna, 2015ean, hamalau urterekin. Kategoriako txapeldun gazteena da.
- 2018an MX2 moto-kroseko munduko txapelduna, 17 urterekin.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.