Jorge Lavelli
Jorge Lavelli (Buenos Aires, 1932ko azaroaren 11 – 2023ko urriaren 9a) argentinar antzerki-zuzendaria izan zen.
Jorge Lavelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1931ko azaroaren 11 |
Herrialdea | Argentina Frantzia (1977 - |
Heriotza | Parisko 13. barrutia eta Paris, 2023ko urriaren 9a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, opera director (en) , errealizadorea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jatorri italiarreko familia batean sortu zen Buenos Airesen. Beka bati esker iritsi zen 1960an Frantziara, eta han hartu zuen bizilekua betiko. Hasiera-hasieratik, testuaren antzerki baliokidea aurkitzen ahalegindu zen, gorputza, erritmoa, espazioa, alderdi plastikoa eta testua bera maila berean ipiniz. Besteak beste, Witold Gombrowicz idazle poloniarra ezagutarazi, eta Fernando Arrabalen obrak antolatu zituen. Opera-alorrean ere lan egin zuen, eta Mozarten Idomeneo Kretako errege obraren antzezpena prestatu zuen 1975ean. 1988an, bere gain hartu zuen Parisko Colline Antzokiaren zuzendaritza. Antzerki modernoa bultzatu izan zuen beti, eta adierazpen-askatasun handia eta mundua ikusteko era bitxia zuten egileekin lan egin zuen. Hala, García Lorcaren El público antzerki-lana estreinatu zuen, artista espainiarraren konpromiso soziala adierazten zuen lanik adierazgarriena. Umore garratza, lotsagabea eta iraultzailea izan zen Lavelliren modurik gogokoena, egile anitz eta ezberdinen bitartez munduari buruzko galderak adierazten dituena. Gaur egun, Le Mechant Theatre konpainiaren zuzendari izan zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Lavelli |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.