Jorge Ibargüengoitia

Jorge Ibargüengoitia Antillón (Guanajuato, Guanajuato, Mexiko, 1928ko urtarrilaren 22-Mejorada del Campo, Madril, de 1983ko azaroaren 27) idazle mexikarra izan zen. 1983an hegazkin istripuan hil zen Madriletik gertu. Umorea eta sarkasmoa bere lanen ezaugarriak dira. Oso idazle kritikoa izan zen.[1]

Jorge Ibargüengoitia

Bizitza
JaiotzaGuanajuato, 1928ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMadril, 1983ko azaroaren 27a (55 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: hegazkin-istripua
Familia
Ezkontidea(k)Joy Laville (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInstituto de Asistencia Reumatólogica Integral (en) Itzuli
Faculty of Philosophy and Literature, UNAM (en) Itzuli : antzerki, Letras ISSN L 0459-1283 (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm0406402 Edit the value on Wikidata
Idazlearen hilobian ikus daiteke plaka, Guanajaton.

Biografia

Bere ama ezkondu eta denbora gutxira alargundu zen. Jorge txikia emakumeen artean hazi zen. UNAMeko Ingeniaritza Fakultatera sartu zen, baina bi urte falta zitzaizkion karrera amaitzeko utzi zuen. Horri buruz honako hau idatzi zuen: "Maite ninduten emakumeen artean hazi nintzen. Ingeniari izatea nahi zuten: dirua izan zuten, galdu egin zuten eta nik berreskuratzea espero zuten. [...] Karrera amaitzeko bi urte falta zitzaizkidala, utzi eta idazten hastea erabaki nuen. [...] Beranduago ohitu egin ziren ". Orduan, antzerkigile izan nahi zuelako, Filosofia eta Letretan izena eman zuen; Rodolfo Usiglik ematen zuen Teoria eta Konposizio Dramatikoa klaseak hartu zituen. Bukatu zuenean irakaskuntzan aritu zen: Usigli enbaxadore izendatu zuten eta Jorge Ibargüengoitiak bere postua hartu zuen.

1962an El atentado lana argitaratu zuen; honekin Casa de las Americas saria irabazi zuen. Handik aurrera eleberrigile izatea erabaki zuen. Los relámpagos de agosto (1964) izan zen bere lehen eleberria. Bere bidea aukeratu zuela ikusi zen. Mexikoko Iraultzaren azken faseari eta Mexikoko klase politiko-militarraren eraketari buruzko fartsa sutsua da liburua. Los relámpagos de agosto lanean jada ikusten da Jorge Ibargüengoitia satiriko handia. Ipuinak ere idatzi zituen, eta horrek 1967ko La ley de Herodes liburu ospetsua ekarri zuen. Handik aurrera beste lan garrantzitsu batzuk etorriko ziren: Maten al león (1969), Estas ruinas que ves (1975), Las muertas (1977), Dos crímenes (1979), Los pasos de López (1982) eleberriak.[2]

Idazleak, bere emazte Joy Laville margolari ingelesarekin batera, Parisera bizitzera joatea erabaki zuen; Lavillek Ibargüengoitiak Joaquin Mortiz argitaletxean argitaratu zituen liburu guztien azalak ilustratu zituen. Frantziako hiriburuan bere zazpigarren eleberria izango zen lanean buru-belarri hasi zen, Mexikoko Maximiliano I.a eta Carlotaren garaian kokatua. Horregatik, Bogotan idazle-topaketa baterako gonbidapena iritsi zitzaionean, ez zuen parte hartu nahi izan. Azken unean, hori egitea erabaki zuen, eta Madril-Barajasko aireportutik gertu erori zen Boeing 747 batean, Mejorada del Campon, 1983ko azaroaren 27an. Prestatzen ari zen eleberri baten zirriborroa zeraman aldean, harekin batera kontsumitu zena. Hegaldi berean Manuel Scorza poeta eta eleberrigile perutarra, Ángel Rama literatur kritikari uruguaitarra, Marta Traba arte kritikari argentinar-kolonbiarra eta Rosa Sabater piano-jole espainiarra zihoazen.

Bere gorpuzkinak Antillon parkean daude, Guanajuaton, "Hemen Jorge Ibargüengoitia dago, bere birraitonaren parkean, frantsesen aurka borrokatu zuena" dioen zeramikazko plaka baten azpian.[2]

Obra

Antzerkia
  • Susana y los jóvenes (1954)
  • La lucha con el ángel (1955)
  • Clotilde en su casa, como Un adulterio exquisito (1955)
  • Ante varias esfinges (1959)
  • El viaje superficial (1960)
  • El atentadoCasa de las Américas saria, 1963
  • La conspiración vendida (1975)
  • Los buenos manejos (1980)
Ipuin-bildumak
  • La ley de Herodes. Mexiko: Joaquín Mortiz, 1967. Gertaera pertsonaletan oinarritutako narrazioak.
  • Piezas y cuentos para niños. Mexiko: Joaquín Mortiz, 1990.
Eleberriak
  • Los relámpagos de agosto (1965)
  • Maten al león (1969)
  • Estas ruinas que ves (1975)
  • Las muertas (1977)
  • Dos crímenes (1979)
  • Los conspiradores (1981)
Kazetaritza .
  • Viajes en la América ignota. México: Joaquín Mortiz, 1972
  • Autopsias rápidas. Selección de artículos publicados en Excélsior y Vuelta, Guillermo Sheridanek bilduta. Mexiko: Vuelta, 1988
  • Instrucciones para vivir en México. Selección de artículos publicados en Excélsior (1969-1976), Guillermo Sheridanek bilduta. Mexiko: Joaquín Mortiz, 1990
  • La casa de usted y otros viajes. Selección de artículos publicados en Excélsior (1969-1976) Guillermo Sheridanek bilduta. Mexiko: Joaquín Mortiz, 1991
  • ¿Olvida usted su equipaje? Selección de artículos publicados en Excélsior (1968-1976), Guillermo Sheridanek bilduta. Mexiko: Joaquín Mortiz, 1997
  • Ideas en venta (1997)
  • Misterios de la vida diaria (1997)
  • Sálvese quien pueda (1997)
  • El libro de oro del teatro mexicano. Revista de la Universidad aldizkarian argitaratutako antzerkiari buruzko artikuluak (1961-64), Luis Mario Moncadak bilduta. Mexiko: El Milagro, 1999.
  • Revolución en el jardín. Madril: Reino de Redonda, 2008. Juan Villororen hitzaurrea eta edizioa.
  • Recuerdos de hace un cuarto de hora. Crónicas en primera persona (2013)
Saiakerak
  • Teatro mexicano contemporáneo. Madrid: Aguilar, 1957
  • Sálvese quien pueda. Mexiko: Novaro, 1975

Bere lanetan oinarritutako filmak

  • Maten al león (1977), José "el perro" Estradak zuzenduta.
  • Estas ruinas que ves (1979), Julian Pastorrek zuzenduta.
  • Maten al león (1991), Jorge Alí Trianak zuzendutako telebistarako filma.
  • Dos crímenes (1995), Roberto Sneiderrek zuzenduta.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.