Jorge Edwards
Jorge Edwards Valdés (Santiago, Txile, 1931ko ekainaren 29a - Madril, 2023ko martxoaren 17a) txiletar idazle, kazetari, literatura kritikari eta diplomazialaria izan zen. 1999an Cervantes saria eman zioten.
Jorge Edwards | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
2010eko abenduaren 3a - 2014ko uztailaren 8a ← Pilar Armanet (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jorge Edwards Valdés | ||
Jaiotza | Santiago, 1931ko ekainaren 29a | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Madril, 2023ko martxoaren 17a (91 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sergio Edwards Irarrázabal | ||
Ama | Carmen Valdés Lira | ||
Ezkontidea(k) | Pilar de Castro Vergara (en) ![]() | ||
Leinua | Edwards family (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Txileko Unibertsitatea : zuzenbide Princetongo Unibertsitatea graduondoko ikasketak : politika zientzia Colegio San Ignacio (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, diplomazialaria, literatura-kritikaria eta idazlea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Academia Chilena de la Lengua (en) ![]() | ||
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra saiakera kronika biografia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() |
Biografia
1957an sartu zen karrera diplomatikoan. Salvador Allenderen garaian, Parisen egon zen enbaxadore. Haren aurkako estatu kolpearen ostean, kargu guztiak utzi eta Espainiara erbesteratu zen.
1952an argitaratu zuen lehen liburua, El patio, kontakizun laburren bilduma. Literatura-genero horretan, Las máscaras ere idatzi zuen (1967). Baina eleberrigintzan lortu du osperik handiena: Gente de la ciudad (1961), El peso de la noche (1964). Goi-mailako burgesiaren giroa islatzen du eleberri horietan. Persona non grata (1973) eta Los convidados de piedra (1978) eleberrietan, berriz, idazlea eta konpromisoaren gaia ditu hizpide, Txileko orduko egoera politikoaren ikuspuntutik. Beste lan batzuk, Fantasmas de carne y hueso (1993), El origen del mundo (1996), El sueño de la historia (2000), El inútil de la familia (2004), La casa de Dostoievsky (2008) eta La muerte de Montaigne (2011) dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.