Jorge Amado
Jorge Leal Amado de Faria (Pirangi, Bahia, 1912ko abuztuaren 10a - Salvador de Bahia, 2001ko abuztuaren 6a), Jorge Amado literaturan, brasildar idazlea izan zen. Brasilgo idazlerik ezagun eta itzulienetako bat da. 1994an Camões saria irabazi zuen.[1]
Jorge Amado | |||
---|---|---|---|
1946 - 1948 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Itabuna, 1912ko abuztuaren 10a | ||
Herrialdea | Brasil | ||
Bizilekua | Salvador da Bahia | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Heriotza | Salvador da Bahia, 2001eko abuztuaren 6a (88 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Zélia Gattai (en) (1945 - 2001eko abuztuaren 6a) | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Federal University of Rio de Janeiro Faculty of Law (en) | ||
Hizkuntzak | Brasilgo portugesa portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, kazetaria, poeta, eleberrigilea eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Fundação Casa de Jorge Amado (en) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Joaquim Maria Machado de Assis | ||
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia Berlingo Arteen Akademia | ||
Mugimendua | modernismoa magic realism (en) | ||
Genero artistikoa | eleberria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
jorgeamado.com.br | |||
| |||
Zuzenbidean graduatua, diputatua, kartzelan sartu zuten bere ideia aurrerakoiengatik, eta Frantzia eta Txekoslovakian egon zen erbesteraturik (1948-1952). Lehen eleberrietan langileen bizi-baldintza gogorrak deskribatu zituen. Romances de Bahía (Bahiako eleberriak) sailaren barne aurkitzen dira: O pais do carnaval (1931), Cacau (1933), Jubiabá (1935) eta Capitães de areia (1937). 1943an Terras do sem fim eleberria argitaratu zuen. Azken lanetan elementu fantastiko eta erotikoak alderdi sozialekin nahastu zituen: Dona Flor e os seus dos maridos (1966), Tieta do Agreste (1977), Tocaïa grande (1985). Amadoren eleberri eta kontakizun batzuk zinema eta telebistara aldaturik daude.
Hainbat sari jaso zituen. Honoris Causa doktore ere izendatu zuten hainbat unibertsitatetan.[2][3]
Bizitza
Ferradas izeneko distrituan jaio zen, baserri batean, nahiz eta familia oso azkar joan zen Ilhéus hirira bizitzera. Bere aita koronela zen, eta hiru anaia eduki zituen.[3]
14 urterekin egunkarietan idazten hasi zen, eta Academia dos Rebeldes sortu zuen beste idazle batzuekin batera. [3]
Zuzenbide ikasketak egin zituen Rio de Janeiron, nahiz eta sekula ez zen aritu abokatu lanetan.[3]
1933an Matilde Garcia Rosarekin ezkondu zen eta 11 urte egin zituzten elkarrekin. Bigarren emaztea Zélia Gattai idazlea izan zen[4] eta bi ume eduki zituzten: João Jorge eta Paloma.
1941 eta 1942 urteetan Argentina eta Uruguaira exiliatu zen. 1945ean diputatu federal aukeratu zuten São Paulotik, eta 1946ko Asanblada Konstituziogilean parte hartu zuen Alderdi Komunistaren izenean.[5] Berriro exiliatu behar izan zen 1948tik 1950era (Parisen) eta 1951tik 1952ra (Pragan).[3] CIAk eta sobietar zerbitzu sekretuek haren ibilerak zaindu zituzten.[6][7]
1955an Alderdi Komunistan zituen ardura politikoak laga zituen.[2]
2001ean hil zen.[8]
Argitaratutako lanak
- O País do Carnaval, eleberria (1931)
- Cacau, eleberria (1933)
- Suor, eleberria (1934)
- Jubiabá, eleberria (1935)
- Mar morto, eleberria (1936)
- Capitães da areia, eleberria (1937)
- A estrada do mar, poesia (1938)
- ABC de Castro Alves, biografia (1941)
- O cavaleiro da esperança, biografia (1942)
- Terras do Sem-Fim, eleberria (1943)
- São Jorge dos Ilhéus, eleberria (1944)
- Bahia de Todos os Santos, gida (1944)
- Seara vermelha, eleberria (1946)
- O amor do soldado, antzezlana (1947)
- O mundo da paz, bidaiak (1951)
- Os subterrâneos da liberdade, eleberria (1954)
- Gabriela, cravo e canela, eleberria (1958)
- A morte e a morte de Quincas Berro d'Água, eleberria (1959)
- Os velhos marinheiros ou o capitão de longo curso, eleberria (1961)
- Os pastores da noite, eleberria (1964)
- O Compadre de Ogum, eleberria (1964)
- Dona Flor e Seus Dois Maridos, eleberria (1966)
- Tenda dos milagres, eleberria (1969)
- Teresa Batista cansada de guerra, eleberria (1972)
- O gato Malhado e a andorinha Sinhá, haur literatura (1976)
- Tieta do Agreste, eleberria (1977)
- Farda, fardão, camisola de dormir, eleberria (1979)
- Do recente milagre dos pássaros, ipuinak (1979)
- O menino grapiúna, oroimenak (1981)
- A bola e o goleiro, haur literatura (1984)
- Tocaia grande, eleberria (1984)
- O sumiço da santa, eleberria (1988)
- Navegação de cabotagem, oroimenak (1992)
- A descoberta da América pelos turcos, eleberria (1994)
- O milagre dos pássaros, alegia (1997)
- Hora da Guerra, kronikak (2008)
Jorge Amado euskaraz
1997. urtean haren Jubiabá euskaraturik agertu zen (Jubiaba, Valentin Olaetxearen itzulpena).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Portugesez) «Prêmio Camões de Literatura» Fundação Biblioteca Nacional (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- (Portugesez) Jorge Amado | Fundação Casa de Jorge Amado. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- (Portugesez) «Jorge Amado» Academia Brasileira de Letras (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- (Portugesez) Zélia Gattai | Fundação Casa de Jorge Amado. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- «Folha Online - Ilustrada - Trajetória de Jorge Amado une literatura, política e exílio - 23/06/2001» www1.folha.uol.com.br (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- (Portugesez) Darmaros, Marina Fonseca. (2019-11-29). Caso Jorge Amado: o poder soviético e a publicação de Gabriela, Cravo e Canela. Universidade de São Paulo (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- «Documentos da CIA revelam investigações sobre Jorge Amado - 11/02/2017 - Ilustrada» Folha de S.Paulo 2024-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- «Folha Online - Ilustrada - Morre, aos 88 anos, o escritor Jorge Amado - 06/08/2001» www1.folha.uol.com.br (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).