Jordi Grau
Jordi Grau Solà (Bartzelona, 1930eko urriaren 27a - Madril 2018ko abenduaren 26a) zinemagile katalan bat izan zen, bere filmografia gehiena 1960 eta 1970eko hamarkadetan garatu zuena.[1] Gidoilari, aktore eta zuzendari, Grauk hainbat genero landu zituen bere ibilbide zinematografikoan: zinema dokumentala, sozialki konprometitutako zinema, zinema esperimentala eta fantasiazko zinema.
Jordi Grau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1930eko urriaren 27a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Madril, 2018ko abenduaren 26a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, margolaria, idazlea, gidoilaria eta zinema aktorea |
Genero artistikoa | dramaturgia |
Biografia
Zineman bi film hauetan hasi zen, zuzendari-laguntzaile moduan: José Luis Sáenz De Herediaren Diez fusiles esperan (1959) eta Riccardo Fredaren Un hombre en la red (1957). Kasualitatez atunaren arrantzari buruzko dokumental baten errodajean ere partu hartu zuen Barbaten bere lehen filma izango zenaren gidoia prestatzen ari zenean, Noche de verano (1962).
Bere film batzuek mezu morala transmititzen zuten eta polemika sortarazi zuten: La trastienda (1975, Opus Deiri egindako kritika), El espontáneo (1963) eta Una historia de amor (1966). Fantasiazko filmak ere egin zituen arrakakastaz: Ceremonia sangrienta (1972) eta No profanar el sueño de los muertos (1974). Bere borondate errealista presente dago film guztietan. Carlos Grau zinemagilearen aita ere bada.
Sariak
- Espainiako idazle zinematografikoen zirkuluko Domina
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1974 | Zuzendari onena | No profanar el sueño de los muertos | Irabazlea |
Filmografia zuzendari moduan
- Ocharcoaga (1961)
- Noche de verano (1962)
- El espontáneo (1964)
- Acteón (1965)
- Una historia de amor (1966)
- Tuset Street (1968)
- Chicas de club (1972)
- Ceremonia sangrienta (1972)
- No profanar el sueño de los muertos (1974)
- La trastienda (1975)
- El secreto inconfesable de un chico bien (1975)
- La siesta (1976)
- Cartas de amor de una monja (1978)
- Coto de caza (1983)
- La puñalada (1989)
- Tiempos mejores (1994)
Erreferentziak
Kanpoko loturak
- Vidasdecine.es webgunean Jorge Grau
- Hoycinema.com wengunean Jorge Grau
- www.calamarediciones.com webgunean liburu bat: Confidencias De Un Director De Cine Descatalogado ".