Jordaniako bandera
Jordaniako bandera, Lehen Mundu Gerran Otomandar Inperioaren aurkako Arabiar Iraultzan erabilitakoan oinarritzen da. Bandera tamaina bereko hiru errenkada horizontalez osatzen da (beltza,zuria eta berdea); mastatik gertuen dagoen aldean kokatzen den hiruki gorri batek elkartzen ditu errenkada horiek.
Erabilera | |||||||||
Proportzioa | 1:2 | ||||||||
Erabakia | - | ||||||||
Koloreak |
|
Errenkaden koloreek abbastar, omeiar eta fatimitar kalifaldiak irudikatzen dituzte. Triangelu gorria herrialdean erreinatzen duen Hachemi dinastia eta Arabiar Iraultzagatik dago.
Triangeluaren barruan zazpi erpineko izar zuri bat dago. Izar hau da Palestinako eta Arabiar Iraultzan erabilitako banderekin ezberdintasun bakarra. Esanahi bikoitza du: zazpi erpinek Koraneko lehen suraren zazpi bertsoak ez ezik, Arabiar herrialdeen batasuna ere irudikatzen dute.
Kanpo estekak
Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |