Joplin (softwarea)
Joplin software libreaz eraikitako doaneko aplikazio bat da, kode irekikoa, jatorriz Unix-en erabiltzeko sortua eta gero hainbat plataformatan erabilgarri (macOS, Microsoft Windows eta Linux, iOS, Bluetooth eta Linux/Windows terminaletan erabilgarri.[2]). Oharrak idazteko, notak hartzeko, eta idatzitako guztiaren zerrendak egiteko, eginbeharrekoen zerrendak egiteko, pentsatuta dago. JavaScript-en idatzita dago. Mahaigaineko aplikazioa Electron erabiliz egiten da; aplikazio mugikorrak, berriz, React Native erabiltzen du.
Joplin | |
---|---|
Jatorria | |
Azken bertsioa | 2.13.15 |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Affero General Public License (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Oraingoz Ez[1] |
https://joplinapp.org/ | |
Iturri-kodea | https://github.com/laurent22/joplin |
Historia
Joplin software honek Scott Joplin konpositore eta piano-jolearen izena darama.[3]
Laurent Cozic Joplin honetan hasi zen lanean 2016. urtean, eta Android-en lehen bertsioa 2017. urteko uztailaren 28an argitaratu zen.[4]
Mahaigaineko aplikazioen lehen argitalpena 0.10.19 bertsioa izan zen, 2017ko azaroaren 20an.[5][6][7]
Chromerako Clipper Web bat 2017ko abenduan argitaratu zen eta Firefox gehigarria 2018ko maiatzean kaleratu zen.[8]
2021ean Joplin Cloud zerbitzu berria sartu zen, Joplin Server-en aplikazio batekin batera.[9] Bi produktuak oharrak, eginbeharrekoen zerrendak, koadernoak eta nota-datuak gailuen artean sinkronizatzeko erabil daitezke, bai eta oharrak edo koadernoak Joplinen beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko edo, are, edukia web-ean argitaratzeko ere.
Ezaugarriak
- Markdown formatuko oharrak idazteko aukera,
- Get Things Done metodologia pixkanaka-pixkanaka ezartzen duen eginbeharrekoen zerrenda,
- Markdownen luzapenak eta gehigarriak,
- Testu bakuneko fitxategietan biltegiratzea,
- Bezeroaren aldeko hautazko zifratze sistema,
- Koaderno eta azpikoadernoen antolaketa sistema
- Etiketatze-sistema,
- "Offline-first", notak beti daude eskuragarri, ezer baino lehen, modu lokalean, eta nahi izanez gero Internetaren bidez sinkroniza daitezke,
- Firefox eta Google Chromerako web-gehigarriak
- Oharrak sinkronizatzeko hainbat aukera: Joplin Cloud, Nextcloud, Dropbox, OneDrive, WebDAV, edo (sarean) fitxategi-sistemarekin sinkronizatzeko.
Lan-fluxua eta Joplinen ezaugarriak direla eta, askotan Joplin eta Evernote alderatzen dira.[10][11][12][13][14]
Ikus gainera
- (Ingelesez) Oharrak hartzeko softwarearen konparazioa.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Software librea izanda, Librezale taldeko boluntarioren bat ibili da euskarazko lokalizazioa egiten. Lokalizazioaren egoera ikusteko: (Ingelesez) «Localisation | Joplin» joplinapp.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
- Joplin: An open source note taking and to-do application with synchronisation capabilities. .
- FAQ: Why is it named Joplin?. .
- Interview with Laurent Cozic. 8 September 2022.
- Release v0.10.19. Nov 20, 2017.
- Joplin Changelog. .
- «An introduction to Joplin, an open source Evernote alternative» Opensource.com Dec 14, 2017.
- Hesse, Brendan. (Sep 3, 2019). The Best Note-taking Apps. .
- Cozic, Laurent. (Jun 15, 2021). Introducing Joplin Cloud Beta Program!. .
- Prakash, Abhishek. (May 29, 2020). «Joplin: The True Open Source Evernote Alternative» It's FOSS.
- Prakash, Abhishek. (May 29, 2020). «Looking for Some Good Note Taking Apps on Linux? Here are the Best Notes Apps we Found for You» It's FOSS.
- Sneddon, Joey. (Dec 10, 2017). «Joplin is an Open-Source Evernote Alternative» OMG!Ubuntu!.
- Hesse, Brendan. (Sep 3, 2019). «Hive Five: The Best Note-Taking Apps» Lifehacker.
- Torres, JC. (Oct 31, 2018). «Evernote open source alternatives, Part3: Joplin» SlashGear.
Kanpoko estekak
- Webgune ofiziala: https://joplinapp.org/
- Tutorialak:
- (Ingelesez) https://itsfoss.com/joplin/
- Bideo-tutorialak: