Joos Momper
Joos Momper Gaztea (Anberes, 1564 – 1635), baita Josse, Joost, Joes, Jodocus edo Joos de Momper izenaz ezaguna, Pieter Brueghel eta Peter Paul Rubensen bitarteko flandriar paisaia margolari garrantzitsuenetakoa izan zen. Momperren margolan askotan Brueghelen eragina nabarmena da.
Joos Momper | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1564 |
Herrialdea | Habsburg Netherlands |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Anberes, 1635eko otsailaren 5a (70/71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta artista grafikoa |
Lantokia(k) | Anberes |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea |
Bizitza
1564 urtean Anberesen jaioa. Aita Momperreko Bartholomäus izeneko margolariak lehendabiziko margolaritza ikasketak eman zizkion. 1581. urtean San Lukas taldeko kide izan zen eta 1611an bertako zuzendaritza taldeko kidea ere. 1580 urte inguruan artea ikasteko asmotan Italia barrena bidaiatu zuen. Bertan, beste batzuen artean Lodewijk Toeput ezagutu zuen. 1594 urterako berriro Anberesen itzuli eta han Ernest artxidukearen harrera egiteko dekorazioan parte hartu zuen.
Estilo
Joos Momperrek Anberesko margolaritza manierismotik barrokora eraman zuen. Gehienbat paisaiak margotu zituen , bai benetakoak eta bai irudimenezkoak.
Berak margotutako paisaia zabaletan figura taldeak gaineratzen zituen. Paisaia menditsuak izan ohi ziren eta neguko zein udako giroan margotu zituen.
Ustez berak egindako bostehun margolan ingurutik oso gutxi daude zinpetuta eta bat bakarra da data duena.
Gerard Seghers bera jarraitzailetzat jotzen da.
Lan Nabarmenak
- Ibai-paisaia eta basurde ehiza 1600 – Rijksmuseum, Amsterdam
- Minervaren Bisita - Errege Arte Ederren Museoa Anberes, Belgika
- Flandriar Merkatu eta arropa garbitzeko gela - Museo del Prado, Madril
- Tentazioa Kristo - National Gallery-Prague
- Mendiak eta zubiak - Wallraf-Richartz Museoa, Kolonia
- Neguko paisaia, h. 1620 - bilduma pribatua
- Elur paisaia - Musée des beaux-arts et d'archéologie de Châlons-en-Champagne, Frantzia.
Bibliografia
- Irene Haberland, "Momper," Grove Artea Konektatuta. Oxford University Press.
- Mendebaldeko pintura maisuen biografia, orria 732. Taschen, 2005, ISBN 3-8228-4744-5
Ikus, gainera
- Flandriako pintura
Kanpo loturak
Artikulu hau Flandriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |