Jone Uria
Jone Uria Albizuri (Algorta, Getxo, 1990eko apirilaren 28a) bizkaitar bertsolari eta matematikaria da. BCAM Matematika Aplikatuen Euskal Zentroan ibilitakoa, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Zientziaren dibulgazioa jorratu du askotan eta, behin baino gehiagotan, bertsoak baliatu ditu zientziaren mundua gizartera hurbiltzeko. Tesian zuhaitz forma duten grafoak ikertu zituen, multzo teoriaren barruan.[1][2]
Jone Uria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algorta, 1990eko apirilaren 28a (33 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Gustavo A. Fernández-Alcober |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Basque Center for Applied Mathematics Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Matematikaritza
Zientzia matematikoak ikasi zituen Leioako Zientzia Fakultatean, Madrileko Unibertsitate Autonomoan burutu zuen masterra, eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroan (BCAM) aritu zen gero. Doktorego-tesian zuhaitz forma duten grafoak ikertu zituen, multzo teoriaren barruan.[3][4][1]
2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Zientziak eta natur-zientziak arloan.[5] Matematikan doktorea eta matematikazalea izanik,[6][7] bertsotara eraman du matematika dibulgazio mailan. Esaterako, bertso bat plazaratu zuen hainbat zenbakiren mediana kontzeptu estatistikoa nola kalkulatu behar den azaltzeko; edo koronabirusaren hedapenaren izaera esponentziala formula matematikoen bidez bertsotan 2020an azaldu zuen.[8][9]
2019ko otsailaz geroztik, Berria Egunkariko Arkupean iritzi-ataletik hainbat kontzeptu matematiko erabiltzen ditu aktualitateko gaiak lantzeko.[10] Berak nahiko luke gehiago eztabaidatuko balitz zientziaz, interes handiagoa balego berarekiko, saiakera gehiago egingo balira ulertzeko, presenteago balego eguneroko elkarrizketetan eta gauzak adierazteko moduetan. Bere helburua, denok konpartitzen dugun balizko kultura orokor horren barruan, zientziak daukan bolumenean zentimetro kubiko batzuk zabaltzeko gai izatea da.[11] 2022ko ekainaren 25eko artikuluan ("Finitu" izenburukoa),bere zutabeen kopurua "finitu" zela argudiatuta, 72. zutabe hura tarte luze baterako azkena izango zela idatzi zuen.[12]
Bertsolaritza
Algortako Bertsolari Eskolan (ALBE) trebatutako bertsolaria da. Bizkaiko Eskolartekoetan txapelduna izan zen txikietan zein nagusietan. 2008an, Ipar Uribeko txapeldunordea izan zen eta lehenengoz parte hartu zuen 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Finalaurrekoetara iritsi zen orduan. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalaurrekoetako bigarren itzulira ere heldu zen. 2010ean, berriz, Uribe Kostako txapelduna bilakatu zen. 2010ean, 2012an, 2014an, 2016an, 2018an, 2021ean eta 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera heldu zen; azken bi txapelketa hauetan txapeldunorde izan zen.
Euskal Herriko Bertsozale elkarteko Sustapen Saileko arduraduna izan da, baita Elkarteko zuzendaritzako partaidea ere. Bederatzi urterekin San Nikolas ikastolan hasi zen bertsotan, gero 12 urte zituela hasi zen ALBEn (Algortako Bertsolari Eskolan).[13]
2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan eta finalaurrekoetara iritsi zen. Gerora finaletan aritu da, 2010, 2012, 2014, 2016 eta 2018an. Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da 2009, 2013 eta 2017an.[13]
Bertso-txapelketak
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa
- Txapelduna (2): 2007, 2008 (handitan)
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
- Txapeldun ordea (2): 2004 (txikitan), 2008 (handitan)
- Bizkaiko Txapelketa:
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
Sariak
- 2009: Bertxoko sariketa
- 2010: Abra saria
- 2012: Xenpelar saria
- 2022: Uribe Kosta eskualdeko txapelketa
Erreferentziak
- Gallego, Juanma. «Materia, bere buruaz galdezka» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- Katedra, Kultura Zientifikoko. (2017-07-27). Zientzialari (77) Jone Uria: “Matematika teorikoaren eta aplikatuaren arteko bidea norabide bikoa da”. (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- «Jone Uria Albizuri: "Karrerako matematikak deskubrituz joan ahala hasi nintzen zaletzen. Eta ordutik matematikazale amorratua naiz" — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- (Ingelesez) Uria Albizuri, Jone. (2017). «GROUPS ACTING ON REGULAR ROOTED TREES: CONGRUENCE SUBGROUP PROBLEM AND PORTRAIT GROWTH. Doktore-tesia» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ikergazte. «BATZORDEAK» IkerGazte 2021 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- (Ingelesez) Uria, Jone. (2017). Groups acting on regular rooted trees: congruence subgroup problem and portrait growth. UPV/EHU.
- (Ingelesez) Uria, Jone. (2020). Jone Uria - Research Gate. Research Gate.
- Uria, Jone. (2020). Pandemiaren zabalkuntzaren formula matematikoak bertsotan. Berria, Youtube.
- (Ingelesez) «Dealing with corona virus: Jone Uria sings an equation» www.metafilter.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
- Uria Albizuri, Jone. «Jone Uria Albizuri» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
- Uria Albizuri, Jone. «Kultura orokorrez» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
- Uria Albizuri, Jone. (2022-06-25). «Finitu» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Jone Uria Albizuri - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsozale Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
Kanpo estekak
- Jone Uria Berria egunkariko kolaborazioak. Arkupean atala. Aktualitatea ikuspegi matematikoarekin (30 artikulutik gora)
- @joneurialbizuri kontua Twitter-ren.
- Jone Uria 2008ko bertsolari-txapelketan.
- Jone Uria bertsoa.eus webgunean
- Zientzialari (77) Jone Uria: “Matematika teorikoaren eta aplikatuaren arteko bidea norabide bikoa da”. Kultura Zientifikoko Katedra (2017-07-27).
- Groups acting on regular rooted trees: congruence subgroup problem and portrait growth. Jone Uriaren doktorego-tesia. EHU 2017
- Zuhaitz errotuen automorfismoen taldeak: kongruentziazko azpitaldeen propietatea eta erretratu hazkundea. Jone Uriaren 6 txioak 2018ko Txiotesia txapelketan.
- Elkarrizketa: Materia, bere buruaz galdezkaBerria, 2021.08.22