Jone Goirizelaia
Jone Goirizelaia Ordorika (Bilbo, Bizkaia, 1956ko urriaren 30a) abokatua eta politikari ezkertiar abertzalea da, bereziki ezaguna ezker abertzaleko eta ETAko kideen abokatu defendatzailea izateagatik.
Bizitza
Familia
Jone Goirizelaiak Iñaki Goirizelaia du neba, ingenieritzan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia.[1]
Ruper Ordorika abeslari eta musikari gipuzkoarra du lehengusua,[2] amaren partez.
Ibilbide profesionala
Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, Iñigo Iruinekin batera.
Nazio Entzutegian errespetu profesionala diote Joneri. Bikain ezagutzen du eremua, baliabideak bikain erabili, formalismoak aztertu eta errespetuz jarduten du beti.[3]
Jone Goirizelaiak Bilbon dauka abokatu bulegoa Bidebarrieta Abokatuak deitua,[4][5] Kepa Landarekin batera, besteak beste.
Ibilbide politikoa
1990etik 2005 urtera arte Herri Batasuna eta Euskal Herritarrok alderdietako eusko legebiltzarkidea izan da.
Oskar Matutek karguari uko egin ostean 2016ko uztailaren 18an Jone Goirizelaia Eusko Legebiltzarrera bueltatu zen.[6][7]
2016ko irailean berritu zuen bere diputatu akta,[8] eta 2016ko abendutik Eusko Legebiltzarraren Justizia Batzordearen Presidentea da.[9]
2018ko ekainean EH Bilduk 2019ko udal hauteskundeetan koalizioaren Bilboko alkatetzarako hautagaia izango zela eman zuen aditzera, primarioetan boto-emaileen %75,99 eskuratu ondoren (bere aurkariak, Joana Marcoartuk, %16,7 eskuratu zituen), %50 inguruko parte-hartzearekin.[10]
Erreferentziak
- 6 Argazkitan. eitb.eus.
- dantzancom. «Iñaki Goirizelaia: «Bailar es una forma de comunicarse»» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2017-12-17).
- C. Martínez, Isabel. «El último rostro 'abertzale'» El País.
- «Landa Goirizelaia Tudanca Altuna Sociedad Limitada Profesional» axesor.es.
- «Landa Goirizelaia Tudanca Altuna Sociedad Limitada Profesional» justicia24.es.
- Sainz, Jorge. «Jone Goirizelaia recoge su acta de parlamentaria» Diario Vasco.
- «Jone Goirizelaia vuelve al Parlamento Vasco para sustituir a Oskar Matute» El Mundo.
- «Composición del Parlamento vasco 2016: los 75 parlamentarios» elcorreo.com 2016-09-26.
- «Parlamento Vasco - Parlamentarios y Órganos - Fichas personales - Goirizelaia Ordorika, Jone» legebiltzarra.eus.
- Press, Europa. (2018-06-11). «Jone Goirizelaia será la candidata de EH Bildu a la Alcaldía de Bilbao y Bea Ilardia a las Juntas de Vizcaya» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).