Jonathan Ke Quan

Ke Huy Quan[1] edo Jonathan Ke Quan (Ho Chi Minh Hiria, Hego Vietnam, 1971ko abuztuaren 20a) vietnamdar-estatubatuar aktorea da, laurogeiko hamarkadako bi film famaturengatik ospetsu egin zena: Indiana Jones 2: zorigaiztoko tenpluan (1984) eta Goonietarrak (1985).

Jonathan Ke Quan
Bizitza
JaiotzaHo Chi Minh Hiria, 1971ko abuztuaren 20a (52 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Hego Vietnam
BizilekuaAlhambra (Kalifornia)
Woodland Hills
Lehen hizkuntzaVietnamera
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
USC School of Cinematic Arts (en) Itzuli
Alhambra High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Yue txinera
Vietnamera
mandarin txinera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, taekwondolaria eta zinema aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0702841 Allocine: 83117 Rottentomatoes: celebrity/ke_huy_quan Allmovie: p58169 Metacritic: person/jonathan-ke-quan
Instagram: kehuyquan iTunes: 534453437 Discogs: 977655 Edit the value on Wikidata

Ospea eman zioten bi film horien ondotik, beste film batzuetan parte hartu zuen 2002ra arte, harik eta aktore lanak egiteari utzi zion arte aukera falta zela eta. Horren ondotik, USCko Arte Zinematografikoen Eskolako zinema-titulua lortu zuen. Gero, dobleen koordinatzaile eta zuzendaritzako laguntzaile aritu zen.

Quan berriro itzuli zen aktore langintzara 2021ean, Everything Everywhere All at Once (2022) zientzia-fikziozko filmarekin, multibertsoan nabigatzen duen senar xaloaren rolean. Film hari esker, goraipamenak eta sariak jaso zituen, besteak beste, taldeko aktorerik onenarentzat Urrezko Globoa eta Oscarra.

Biografia

Quan Saigonen jaio zen; gaur egun, Ho Chi Minh izena duen hirian (Vietnam). Vietnamgo gerra zela eta, familiak herrialdea utzi zuen, eta Estatu Batuetara emigratu zuen.

Haurra zela aktore sartu zen, eta, 1984an, 12 urte zituela, Harrison Forden lankide izan zen, Zaparroren rolean: Indiana Jones 2: zorigaiztoko tenpluan. 1985eko Goonietarrak filmean Data izeneko haur burutsuaren rolean aritu zen. 1986ko Passengers (Norimono) film japoniarrean ere agertu zen, Honda Mina kantari japoniarrarekin.

Alhambrako (Kalifornia) Alhambra High Schoolean ere izan zen. Bigarren Hezkuntza egin ondoren, Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean lortu zuen gradu titulua, Arte Zinematografikoen Eskolan. Aise hitz egiten ditu vietnamera, kantonera, mandarina eta ingelesa.

1986an, iraupen laburreko Together We Stand telesailean (1986-1987) aritu zen Samen rolean, eta Jasper Kwong interpretatu zuen Head of the Class komedian, 1989tik 1991ra. Breathing Fire (1991) filmeko protagonista ere izan zen, eta Encino Man (1992) filmean rol labur bat izan zuen. Azken agerpena 2002an izan zuen, Hong Kongeko Second Time Around filmean, Ekin Cheng eta Cecilia Cheungekin batera.

Filmografia

Urtea Titulua Rola Oharrak
1984 Indiana Jones 2: zorigaiztoko tenpluan Zaparro Artista Gaztea saria irabazi zuen.
1985 Goonietarrak Data Wang
1991 Breathing Fire Charlie Moore
1992 Encino Man Kim
2002 Second Time Around Sing Wong
2021 Finding 'Ohana George Phan
2022 Everything Everywhere All At Once Waymond Wang Urrezko Globoa irabazi zuen Aktore Onenaren kategorian[2][3]
2024 The Electric State[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.