Jonathan Ive

Jonathan Paul 'Jony' Ive (Londres, Ingalaterra, 1967ko otsailaren 27a) diseinatzailea da. 2015eko maiatzaren 25etik, Apple Inc. estatubatuar konpainiako diseinu-burua.

Jonathan Ive

Bizitza
JaiotzaLondres, 1967ko otsailaren 27a (57 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaPacific Heights (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Heather Pegg (en) Itzuli  (1987 -
Hezkuntza
HeziketaNorthumbria University (en) Itzuli
Chingford Foundation School (en) Itzuli
Walton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakindustrial designer (en) Itzuli, product designer (en) Itzuli, creative director (en) Itzuli, diseinatzailea eta diseinatzaile grafikoa
Enplegatzailea(k)Apple Inc.  (2015eko maiatzaren 26a -  2019)
Jasotako sariak
IMDB: nm2770993 Edit the value on Wikidata

Appleren diseinu industrialeko taldearen arduradun nagusia da, eta konpainiaren softwarearen giza interfazearen taldearen burua ere bai. Appleren produktu askoren diseinatzailea izan da: MacBook Pro, iMac, MacBook Air, Mac mini, iPod, iPod Touch, iPhone, iPad, iPad Mini, Apple Watch, iOS.

Prestakuntza

Jonathan Ive Chingforden (Londres), jaio zen, 1967ko otsailaren 27an. Txikitan bere aitak hezi zuen. Chingford Foundation Schoolen hasi zituen ikasketak, ondoren Walton High Schoolera joan zen. Staffordshiren ikasten jarraitu zuen, eta geroago Northumbriako Unibertsitatean Diseinu Industrialeko ikasketak burutu (Newcastleko Politeknikoa, garai hartan).

Hasieran Londreseko diseinu-agentzia batean lan egin zuen. Baina 1992an Estatu Batuetara joan zen Apple Inc. konpainian bere ibilbide profesionala jarraitzeko asmoz. 1997an, Steve Jobsen itzulerarekin batera, Appleren Diseinuko lehendakariorde kargua hartu zuen. Ordutik aurrera, diseinu industrialaren taldea bideratu egin du, konpainiaren hardware produktuen buru gisa.

Diseinu-faseak

Jonathan Ive kolaboratzaile lanean aritu den denboraldian zehar, Appleren produktuetan lau fase bereiz daitezke.

Gardentasuna

1997an eMate ordenagailuarekin hasitako lehendabiziko etapa izan zen gardentasuna, 1998an [https://www.youtube.com/watch?v=iwcf2o_QDUU iMac Bondi ordenagailuaren irteerarekin jarraitu zuena. 1999an salmentara aterako lehendabiziko iBook-ari ere aplikatu zitzaion diseinu berri hori, eta Power Mac G3 urdin eta zuriari ere eragin zion, azken honen pantailak ere eragin berdina izan zuen. Bere diseinua oso ezaguna izan zen, karamelu itxurazko gainazal garden eta kanpoalde leun eta forma biribilduari esker. Karkasak sareta itxurazko hainbat mozketa zeuzkan, horrela produktu hauen barnealdeko hainbat osagai ikusi ahal ziren. Gainera hornikuntza elektrikoko kableak plastikozko mintz gardenez estaliak zeuden. 

Diseinu berri hauen itxura gardena eta koloretsua gominoletan inspiratua izan omen zen. Jonathan berak goxokien hainbat fabrika bisitatu zituela adierazi zuen, Appleren ordenagailu berrietan goxokien itxura lortu nahian. Mahaigaineko ordenagailu berritzaileen itxura lortu nahian, Ivek eta bere taldeak ordenagailu berri hauetan erabilitako materialen zenbait fabrikazio-prozesu birdiseinatu behar izan zuten.

Koloreak

Lehenengo iMac-aren karamelu-kolorearen izena “Bondi blue”da. Honek, Sidneyko Bondi hondartzaren uraren kolore urdinari egin omen dio erreferentzia.

1999ko urtarrilean, iMac-aren Bondi Blue kolorea ordezkatu zuten bost kolorekin, honakoak alegia: "Blueberry" (urdin distiratsua), "Grape" (bioleta), "Tangerine" (mandarina), "Cal" (berdea) eta "Strawberry" (arrosa gorria). Horietako bi, Tangerine eta Blueberry, iBook-aren lehenengo kolore bihurtu ziren. Power Mac G3 eta haren pantailaren koloreak, urdin eta zuriaz osatzen zen. Kolore hauek kontsumo-produktuetan ere eragina izan zuten, joera berri bat sortuz.. Horrela, irrati-erlojutik hasita hanburgesen kutxetara, plastikozko kaxa distiratsu eta gardenak erabiltzen hasi ziren.

1999ko amaieran, iMac-aren fruituen koloreei “Grafito” izeneko kolore-eskema batu zitzaien. Koloreetako elementuak pixkanaka “Ke” antzeko grisaz ordezkatuak izan ziren, eta elementu zuri batzuk garden bihurtu ziren. Grafito kolorea iMac Special Edition delakoan erabili zen, eta lehenengo Power Mac G4 ordenagailuan ere bai. Beranduago, 2000. urtean, "Ruby" (gorri iluna), "Sage" (baso berdea), "Indigo" (urdin iluna) eta "Snow" (esne) koloreak etorri ziren. Urtean; iBook-aren koloreak ere berritu egin ziren. Blueberry-a Indigoarekin ordezkatua izan zen, eta Mandarina Key Lime-arekin (neon berdea). Horrela, grafitoa goi mailako produktuetako kolorea izatera ere iritsi zen.

2001ean kolore berrien bi konbinazio kaleratu ziren: "FlowerPower" delakoan kolore zuria loreen apaindurekin nahastu zen, eta "BlueDalmatian” kolorea “BondiBlue"aren adaptazio berrigarri bat izan zen. “Snow” kolore-eskema bigarren belaunaldiko iBooketan ere erabili zen.

Minimalismoa

iPodaren seigarren belaunaldia, Iveren diseinu bat.

2001ean Apple aurreko bi diseinu-faseetatik aldentzen hasi zen, gardentasuna eta kolore biziak baztertuz. Fase honetan PowerBook G4 izan zen profesionalentzako sortu zuten lehenengo produktua. Ordenagailu honen egituran titanioa eta aluminioa erabiltzea berritzailea izan zen. Ondoren, Applek iBook G3a kaleratu zuen, minimalismoari jarraikiz kontsumitzaile arruntari zuzendutako lehengo produktua. Honen berezitasunak kolore zuri distiratsua eta akabera opakua ziren. Bi produktu hauek lehen mailako itxura-eredu izan ziren, bere itxura leuneko akaberekin eta diseinu ortogonalari esker. Fase honetako diseinuetan, Dieter Rams diseinatzaile alemanaren zuzeneko eragina ikusi daiteke. Ramsek garatutako kalkulagailuak iPhonearen itxuran izan zuen eragina honen adibide garbi bat da.

iPodak ere, kontsumitzaileei zuzenduta dagoenez, diseinu-estilo berbera jarraitzen du. Jonathan Ive eta bere diseinu-taldearen eragin nabarmena ikus daiteke gailu honek izandako arrakastan, eta baita merkatuan izan zuen onarpenean ere. Izan ere, iPod horren diseinua nagusiki iMac G5ean eta Mac Minian oinarritu zen. iMac-aren iragarkietan, Apple-k iPod-arekin zeuzkan antzekotasunak nabarmendu nahi zituen. Ondorioz hainbat argazki aurkeztu zituzten bi produktuak batera erakutsiz. Azken aldiko diseinuetan, Airport Extreme, Apple TV eta iPhone-ak, jadanik iPod-ean agertzen ziren biribildutako ertz laukizuzeneko estilora jo dute.

Aluminio iluna

MacBook Air.

Diseinu-fase honetan, Appleren diseinu berriak plastiko zuritik urrundu dira, aluminio eta beirarekin ordezkatuz. Fase honetan, Appleren diseinuak muturreko minimalismoaren alde jo du. Produktu berriek garbitasun eta leuntasun gehiagorekin eginak daude. Aurreko produktuekin konparatuz, ertz zorrotzagoak dituzte, eta, hala, azaleko garbitasun sentsazio bat sortzen dute. Hasierako belaunaldiko iPhone-a izan zen estilo hau bermatzen lehena, atzealdean aluminio iluna erakutsiz eta aurrekaldean, ordea, beira. Ondoren, iMac produktuek bereganatu zuten estilo bera, gaur egungo iMac-etan, pantailan dagoen ertz beltz bat izan ezik, beste guztia aluminiozkoa delarik. Estilo hau, iPod Classicek ere bereganatu zuen, aluminiozko itxura ilunagoa lortuz. Bere teklatu eta pantaila distiratsuaren bitartez, MacBook Airrek estilo berri hori MacBook Proren itxurarekin konbinatzen du. 2008ko urriaren 14an, Applek estilo berri honen arabera MacBook Proren diseinu berria plazaratu zuen. Aurreko MacBook Air-aren antzera, MacBook Pro berriaren egitura aluminiozko pieza bakarrean fabrikatua dago. Egitura "Unibody" honek piezen kopurua murriztea eta zurruntasuna handitzea du helburu.

Onarpenak

Bosgarren belaunaldiko iPod-a Appleren diseinu onartuenetariko bat da.

Kritikoen arabera, Ive-ren lana diseinu industrialaren lan onenetarikoen artean egon beharko litzateke. Bere taldearekin batera sortutako produktuek sari ugari irabazi dituzte, esate baterako, America Design Excellence Award.

2002 eta 2003an, Design Museum museoaren urteko diseinatzaile onenaren saria jaso zuen. 2004an sari berberaren epaimahaikide izan zen.

2005ean, The Sunday Times egunkariak  Ive Britaina Handiko atzerritar eraginkorrenetarikoa izendatu zuen: “Ive ez da zerrendako aberatsena, ezta botere gehien duena, baina iPod diseinatu duen pertsona izanik gehien eragin duenetariko bat izan da”.

2006an, Britainiar Inperioaren Ordenako Zaldun izendatu zuten, industri-diseinuan sortutako lanagatik. Orduan, Elisabete II.ak iPod baten jabe zela baieztatu zuen.

2007an "GQ" aldizkariak urteko produktu-diseinatzaile onena izendatu zuen.

2007an Britainiako Diseinu Nazional saria jaso zuen, produktu-diseinu kategorian iPhonearekin egindako lanagatik.

2008an, The Daily Telegraph egunkariak Estatu Batuetako britaniar nabarmenena izendatu zuen.

2008an Rhode Island School of Design ikastetxeak ohorezko doktore izendatu zuen. Urte berberean, ''Forbes'' aldizkariak munduko "Teknologiako pertsona boteretsuenen zerrendan" bigarrena kokatu zuen.

2014an, diseinuko 730 patenteren jabea da Ameriketako Estatu Batuetan, eta beste askorena munduan zehar.

Bizitza pertsonala

Ive britainiar idazle batekin ezkonduta dago, Heather Pegg, eta berarekin bi seme biki izan ditu. Bere familiarekin San Frantziskon (Kalifornia, AEB) bizi da. Northumbriako Unibertsitatean ikaslea izan zenez, eta lortutako diseinu-industrialeko sariengatik, 2000. urtean unibertsitate honek ohorezko titulua eman zion.

Dokumentala

Objectified dokumentalak diseinu industriala lantzen du. Gary Hustwiek zuzendu zuen, eta 2009an estreinatu zen. Bertan, diseinatzaile eta produktuen arteko erlazio konplexuari buruz aritzen da, eta gaur egungo diseinatzaileen kreatibitateak sortutako eragina islatzea du helburu. Dokumentalean beste diseinatzaileei buruz galdetzen diote Iveri. Bide batez, Applerentzat diseinu industrialak nolako garrantzia duen adierazten du bertan.

Erreferentziak

  1. Seth fiegmerman (2013ko azaroak 6). "10 Things You Didn't Know About Apple Design Chief Jony Ive". Mashable. 2015ko abenduak 7 eskuratua.
  2. Metz, Rachel (2011ko abuztuak 29) "Meet Jonathan Ive, The Designer Behind Apple's Gorgeous Products". Huffington Post. 2015ko abenduak 7 eskuratua.
  3. "iPod designer leads culture list". BBC news. 2004ko otsailak 12. 2015ko abenduak 7 eskuratua.
  4. "Creativity-Online" . Creativity-Online. 2008ko otsailak 19. 2015ko abenduak 7 eskuratua.
  5. "Jony Ive gets honorary doctor of fine arts degree from RISD". 9to5mac. 2009. 2015ko abenduak 7 eskuratua.
  6. Garratt, Sheryl (2009 Azaroak 28) "Jonathan Ive: Inventor of the decade". Londres: UK Guardian. 2015ko abenduak 7 eskuratua.
  7. "Apple creative guru and Walton High School alumni knighted for services to design". Staffordshire Newsletter (Stafford). 2012ko maitzak 30. 2015ko abenduak 7 eskuratua.
  8. "Jonathan Ive's list of design patents". US Patent Office. 2015ko abenduak 7 eskuratua.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.