Jonan Fernandez
Jonan Fernandez Erdozia (Tolosa, Gipuzkoa, 1962ko martxoaren 21a - ) euskal politikaria da eta hainbat erakunde zibiletako sortzailea eta kidea da. Gaur egun, Giza Eskubide, Bizikidetza, eta Lankidetzaren idazkari nagusia da Eusko Jaurlaritzan 2013tik.[1]
Jonan Fernandez | |||
---|---|---|---|
(2014) | |||
1987 - 1991 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tolosa, 1962ko martxoaren 21a (62 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktibista | ||
Kidetza | Elkarri Q116766589 | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna |
Besteak beste, 1992 eta 2006 artean Elkarriko koordinatzaile nagusia izan zen. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.
Politika eta bake mugimendua
1985etik 1991ra, Lurraldea Koordinadoraren fundatzailea eta arduraduna izan zen, Leitzaran autobiaren ibilbidearen kontra azaldu zen erakundea. HBko zinegotzia izan zen Tolosa jaioterrian 4 urtez, 1987tik 1991ra. Leitzarango Autobidearen eraikuntzaren auzia zela kausa, alderdi horretako jokabidetik urrundu zen eta HB utzi zuen.
1992an Elkarri mugimendu sozial eta bakezalea fundatu zuen, eta haren arduraduna izan zen 2006 arte. Bakea, biolentzia eza, Giza Eskubideak, elkarrizketa, eta pluralismoa landu zituen mugimendua izan zen Elkarri. Mugimendua kuota ordaintzen zuten 3.500 kide eta 1.200 kide aktibok osatu zuten. Hainbat kanpainia sozial, bake hitzaldi, manifestazio eta izenpe bilketa antolatu zituzten. 2006an, Lokarrik taldea ordezkatu zuen. Jarraian, Fernandezek Baketik fundazioa sortu zuen. Egoitza Arantzazun (Oñati) zuen: haren zuzendaria izan zen 2013ko urtarrila arte, Eusko Jaurlaritzako Eskubide, Bizikidetza, eta Lankidetzaren idazkari nagusi izendatu zutenean.[2]
Bibliografia
- "Ser humano en los conflictos. Una reflexión ética tras una vivencia directa en el conflicto Vasco". Alianza Editorial. Madrid. 2006.
- "Vivir y convivir. Cuatro aprendizajes básicos". Alianza Editorial. Madrid. 2008.
- "Educar en ser persona. Ocho aprendizajes." Baketik. Oñati. 2010.
- "Ni tanto ni tan poco. Una conclusión inacabada a los 50." Erein Argitaletxea. Donostia. 2013.