Jon Sudupe
Jon Sudupe Martija (Azkoitia, Gipuzkoa, 1947) euskal idazlea da. Filosofia eta Hezkuntzan lizentziaduna da, eta irakaskuntza eta literaturgintza uztartzen ditu, saiakera landuz.[1] Lan hauek argitaratu ditu: 1983an Mikel Zarate saiakera saria eskuratu zuen Karl Marx. Teoria eta Politika;. 1990ean Irun Hiria saria eskuratu zuen Modernitatearen alde; 1994an Pedro Axular saria eskuratu zuen Ilustrazioaren kriseilupean: Argi berri bila Frankfurten; 1996an Irun Hiria eskuratu zuen Muniberen arreba: Euskaltasuna eta Modernitatea saiakera, Gutun filosofikoak (1995) eta Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak (1999).
Jon Sudupe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1947 (76/77 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lanak
Saiakera
- Marx (1818-1883). Teoria eta Politika (1984, BAK)
- Modernitatearen alde (1991, Kutxa)
- Ilustrazioaren kriseilupean (1994, Alberdania)
- Muniberen ametsa: Euskaltasuna eta modernitatea (1997, Kutxa Fundazioa)
- Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak (1999, BBK - Euskaltzaindia)
- Kant eta uso arina (2004, Bilboko Udala)
- Hizkuntza ados jartzeko da (2009)
- Sapere aude! Erlijiotik etikara (2011)
- Oi Europa! (2012, EHU)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) «Sudupe Martija, Jon» Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
Kanpo loturak
- «Jon Sudupe», Literaturaren Zubitegia.
- «Jon Sudupe», Alberdania argitaletxearen webgunea.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.