Jon Pertwee

John Devon Roland Pertwee (Chelsea (Londres), 1919ko uztailaren 7a - Sherman (Connecticut), AEB, 1996ko maiatzaren 20a) Ingalaterrako aktore bat izan zen, Doctor Who telesailean hirugarren doktorea izateagatik ezaguna zena. Worzel Gummidge ere izan zen eta telebistako Whodunnit? lehiaketa aurkeztu zuen.

Jon Pertwee

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Devon Roland Pertwee
JaiotzaChelsea, 1919ko uztailaren 7a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaConnecticut, 1996ko maiatzaren 20a (76 urte)
Hobiratze lekuaPutney Vale Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaRoland Pertwee
Ezkontidea(k)Jean Marsh  (1955 -  1960)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 1939) : antzezpen
Sherborne School (en) Itzuli
Frensham Heights School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, komediantea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Navy
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0675727 Allocine: 54226 Rottentomatoes: celebrity/jon_pertwee Allmovie: p56227 TV.com: people/jon-pertwee IBDB: 101097
Spotify: 09jqSB0MfUPHN7NaZGqwzm iTunes: 257166268 Last fm: Jon+Pertwee Musicbrainz: a9ca8200-d1ba-467b-b2e5-fe3947d9eca5 Discogs: 195376 Allmusic: mn0000822036 Find a Grave: 6821181 Deezer: 438230 Edit the value on Wikidata

Biografia

Roland Pertwee gidoigile eta aktorearen semea zen eta Bill Pertwee aktorearen lehengusua. Haurra zela gurasoak banandu egin ziren eta bakoitzak bikote berria bilatu zuen.

Aktore ikasketak Royal Academy of Dramatic Art (RADA) erakundean egin zituen eta 1939an graduatu zen[1]. Ikasketak egin bitartean zirku batean aritu zen lanean. Moto bat gidatzen zuen eta hortzik gabeko lehoia zeraman sidecarrean. 18 urte zituela BBCk aktore lanetarako kontratatu zuen[2].

Bigarren Mundu Gerran sei urte pasa zituen Royal Navy itsas armadan[3]. Itsasoko Inteligentzia atalean egon zen eta ha Ian Fleming idazlearekin egin zuen lan eta mezuak Winston Churchill lehen ministroari eta Clement Attlee Lorden Ganberako kideari ematen zizkien[4]. 1942an HMS Valkyrie itsasontzian Man uhartean egon zen eta hainbat sketch eta showetan hartu zuen parte. Gerra amaitzean antzerkian aritu zen eta ondoren irratsaio komikoak egin zituen. 1959 eta 1977 artean The Navy Lark BBCko irratsaioan aritu zen Pertwee azpiofizialaren papera betez eta ezaguna egin zen[3].

1970ean Patrick Troughtonen lekukoa hartu eta Doctor Who telesaileko hirugarren Doktorea bihurtu zen[5]. 1974 artean egon zen, aurreko doktoreak baino luzeago. "Planet of the Spiders" (1974) atala izan zuen azkena, eta Tom Bakerrek hartu zuen haren lekua.

1974 eta 1978 artean Whodunnit! telebistako lehiaketako aurkezlea izan zen eta ondoren Worzel Gummidge haurren telesaileko pertsonaia protagonista bihurtu zen. Arrakasta handia izan zuen eta bi denboraldi gehigarri egin zituen Zeelanda Berrian, Worzel Gummidge Down Under izenarekin[3].

Bizitza pertsonala

Bi aldiz ezkondu zen, Jean Marsh aktorearekin (1955–1960) lehenengo eta con Ingeborg Rhoesarekin ondoren (1960- ). Bigarren honekin bi seme izan zituen, Sean eta Dariel. Sean Pertwee ere aktorea da.

77 urte bete eta bi hiletara bihotzekoak emanda hil zen Connecticuten, Estatu Batuetan. Erraustu egin zuten eta Londresko Putney Vale hilerrian hobiratu zuten. Hilkutxaren gainean jostailuzko Worzel Gummidge bat jarri zuten, berak hala eskatuta.

Bi autobiografia idatzi zituen; Moon Boots and Dinner Suits (1984) Doctor Who aurreko oroitzapenak biltzen dituena eta Doctor Who: I Am the Doctor – Jon Pertwee’s Final Memoir (1996), Doctor Who eta ondorengo esperientziak biltzen dituena. 2000. urtean Jon Pertwee: The Biography argitaratu zuen Bernard Balek.

Diskografia

  • Jon Pertwee Sings Songs For Vulgar Boatmen (1962)[6]
  • Children's Favourites (1966, Music for Pleasure, MDP 1175)
  • Wonderful Children's Songs (1972) - June Whitfieldekin batera
  • The Noodle Doodle Man (1976)[7]

Filmografia

Zinema

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1938A Yank at OxfordPaper txikiaKreditu gabea
1939The Four Just MenRally CampaignerKtreditu gabea
1948Trouble in the AirTruelove
William Comes to TownZirkuko Superintendentea
A Piece of CakeMr. Short
1949Murder at the WindmillSargentu detektibeaJon Pertwer izenarekin
Helter SkelterHeadwaiter / Karlos II.a
Dear Mr. ProhackPlover
Miss Pilgrim's ProgressPerkins postaria
1950The Body Said No!Begiralea
1951Mister Drake's DuckReuben
1953Will Any Gentleman...?Charley Sterling
1954The Gay DogEskalea
1955A Yank in ErmineSlowburn Jenks
1956It's a Wonderful WorldGidariaKreditu gabea
1959The Ugly DucklingVictor Jekyll
1960Just JoePrendergast
Not a Hope in HellDan
1961Nearly a Nasty AccidentGen. Birkinshaw
1963Ladies Who DoSidney Tait
1964Carry On CleoSoothsayer
1965How to Undress in Public Without Undue EmbarrassmentKreditu gabea
I've Gotta HorseCostumier's assistant
You Must Be Joking!Dendaria (Hare Factoria)
Carry On CowboyAlbert Earp sheriffa
1966Carry On Screaming!Doctor Fettle
A Funny Thing Happened on the Way to the ForumCrassus
Runaway RailwayStation Master
1969Up in the AirFigworthy
Under the Table You Must GoBere buruaDokumentala
1970I UnderstandLaburmetraia, kreditu gabea
1971The House That Dripped BloodPaul Henderson4. atala, "The Cloak"
1975One of Our Dinosaurs Is MissingColonel
1977Adventures of a Private EyeJudd Blake
No. 1 of the Secret ServiceWalter Braithwaite reberendoa
1978The Water BabiesSalmon / KrakenAhotsa
Wombling FreeWombleAhotsa
1982The Boys in BlueKostaldeko guarda
1992Carry On ColumbusDuke of Costa Brava
1994Cloud CuckooAitonaLaburmetraia

Telebista

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1947The Wandering JewBoemond, Tarentoko printzeaTelefilmea
Toad of Toad HallEpaileaTelefilmea
1958IvanhoePeter the Peddleratal bakarra
1959GlencannonChampagne Charlieatal bakarra
1963The Dickie Henderson ShowKreditu gabeaatal bakarra
1965A Slight Case of...Kreditu gabeaatal bakarra
Mother GooseThe SquireTelefilmea
1966David Nixon's Comedy BandboxGonbidatuaatal bakarra
1966-1967JackanoryIpuin kontalaria10 atal
1967The AvengersBrigadier Whiteheadatal bakarra
Beggar My NeighbourMajor Henleyatal bakarra
1970–1974Doctor WhoHirugarren Doktorea128 atal
1974–1978Whodunnit?Aurkezlea41 atal
1975The GoodiesReverend Llewellyn
Llewellyn Llewellyn
Llewellyn
atal bakarra
1977Four Against the DesertStaffTelefilmea
1979–1981Worzel GummidgeWorzel Gummidge31 atal
1982The Curious Case of Santa ClausDr. Merryweather
1983–1986SupertedSpottymanAhotsa; 36 atal
1983Doctor WhoHirugarren DoktoreaThe Five Doctors atala
1985Do You Know the Milkyway?Dr. NeurossTelefilmea
1987–1989Worzel Gummidge Down UnderWorzel Gummidge22 atal
1989The Further Adventures of SuperTedSpottymanAhotsa; ingelesezko bertisoa; 13 atal
1991Doctor Who: The Troughton YearsAurkezleaBideoa
1992Virtual MurderLuis Silveradoatal bakarra
Doctor Who: The Pertwee YearsAurkezleaBideoa
1993Doctor Who: Dimensions in TimeHirugarren Doktorea2 atal txiki
The Airzone SolutionOliver ThretheweyBideoa
1994The Zero ImperativeDr. Jeremiah O'KaneBideoa
Myth Makers Vol. 7: Wendy PadburySpottymanBideoa
1995The Young Indiana Jones ChroniclesGeneral Von Krameratal bakarra

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Fabrique. «John Pertwee — RADA» www.rada.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  2. «Who's Talking: Jon Pertwee» web.archive.org 2019-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  3. (Ingelesez) «Obituary: Jon Pertwee» The Independent 1996-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  4. (Ingelesez) Cabell, Craig. (2017-03-17). Operation Big Ben: The Anti-V2 Spitfire Missions. Fonthill Media (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  5. «BBC - Doctor Who Classic Episode Guide - Season 7» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  6. (Ingelesez) Jon Pertwee - Jon Pertwee Sings Songs For Vulgar Boatmen. 1962 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  7. «1976: Jon Pertwee sings The Noodle Doodle Man | The Spicy Cauldron» web.archive.org 2011-07-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.