Jon Oria

Bizitza

Gaztetan bere jaioterritik aldenduta, Ingalaterrako Nottinghamgo Unibertsitatean graduatu zen, eta Cambridge eta Londreskoetan osatu zuen bere prestakuntza, haietan lortutako bekei esker.

Bere historialari-lana atzerrian garatu ostean, Alemanian eta Frantzian ere bizi izan zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, osasun-arazoak zirela kausa, Alacanteko Torreviejan hartu zuen bizilekua. 1981ean Londresen aurkeztutako Mysticism in the Work of Marguerite de Navarra (1492-1549) doktorego-tesiaz gain, arteari eta historiari buruzko liburu ugari eman zituen argitara, besteak beste Plato and Renaissance eta Picture Dictionary in Spanish (1984), Visión anglosajona del pueblo vasco (1991), Últimos Reyes de Navarra eta Navarra es una colonia española y francesa (1994). Artegintzan ere ibili zen, gehienbat eskulturan, eta pintura eta zeramika ere landu zituen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.