Jon Manteca

Jon Manteca Cabañes, ezizenaz El Cojo Manteca (1967, Arrasate, Gipuzkoa 1996ko maiatzaren 25a, Orihuela, Alicante) 1980ko hamarkadan Espainian ospetsu egin zen arrasatear bat izan zen.

Jon Manteca
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1967ko irailaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOrihuela, 1996ko maiatzaren 25a (28 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Izengoitia(k)Cojo Manteca

1983ko urtarrilaren 23an argindar dorre batetara igo eta elektrizitate deskarga bat jaso ostean erori ondoren, hanka bat galdu eta buruan zauri larriak jasan zituen. Ondoren, etxerik gabe, punk janzkeraz, eta hara-hona ibili zen.

1987ko urtarrilaren 23an Madril hirian ikasleen manifestazio batean zehar telebistako irudietan kaleko hainbat seinale apurtuz agertu ondoren estatu mailan nahiz nazioartean ospetsu bilakatu zen, eta ordudanik El Cojo Manteca ezizena bereganatu zuen. Ironikoki, bera ez zen ikaslea, baina une hartan manifestazioa piztu zenean bera kale haietan bertan zebilen.

1996ko maiatzaren 25ean Orihuela udalerriko Vega Baja ospitalean 28 urte zituela eta HIESaren ondorioz hil zen.

Ikus gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.