Jon Josu Legarreta
Jon Josu Legarreta Etxagibel (Bilbo, Bizkaia, 1967ko ekainaren 2a) bizkaitar astrofisikaria da.[1] Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako irakaslea da.
Jon Josu Legarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1967ko ekainaren 2a (56 urte) |
Bizilekua | Derio |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (2007ko uztailaren 16a - doktoretza |
Tesi zuzendaria | Agustín Sánchez-Lavega |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (2012 - |
Bizitza
Bilboko Santutxu auzoan jaio zen 1967an.[1] Euskal Herriko Unibertsitatean zientzia fisikoetan lizentziaduna da 1991tik, astrofisikan espezializatuz. 2007an doktoratu zen Agustín Sánchez-Lavegak zuzendari zuen Jupiterreko bortizeen inguruko doktore-tesia landuz.[2] Gaur egun Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan irakasle lanetan dihardu Sistemen Ingeniaritza eta Automatika sailean.
Horrez gain, EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea da. Zientzia Planetarioen Taldearekin Saturno planetan elkarren segidan sortu diren bi ekaitz lehen aldiz behatzea, ikertzea eta neurtzea lortu du.[3]
Idazlanak
Doktore-tesia
Urtea | Izenburua | Argitaletxea | ISBN kodea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2007 | Jupiterreko bortizeen bortizitatea eta simulazio numerikoa | EHU | ISBN 978-84-8438-138-9 | Agustín Sánchez-Lavegak zuzendua[2] |
Erreferentziak
- «Jon Legarretari elkarrizketa» Aikor! 2018ko urriaren 17a (Noiz kontsultatua: 2019ko urriaren 25ean).
- Legarreta Etxagibel, J. J.. (2007). Jupiterreko bortizeen bortizitatea eta simulazio numerikoa. Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-138-9. (Noiz kontsultatua: 2019ko urriaren 25ean).
- Lartzanguren, E.. (2019ko urriaren 25a). «Saturnoko ekaitzei so» Berria (Noiz kontsultatua: 2019ko urriaren 25ean).