Jon Gerediaga

Jon Gerediaga Goitia (Bilbao,1975) euskal poeta eta antzerkigilea da. F.T.I.-Antzerkiola Imaginarioko taldekidea izan da, eta hainbat antzezlanen gidoiak prestatzeaz arduratu izan da. Antropologia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) eta Leiden Universiteit-ean (Herbeherak). Doktoradutza lortu zuen 2011an, Patxi Lanceros filosofoaren gidaritzapean Txileko Maputxeen sinbologia eta espiritualtasunari buruzko tesia defendatuz (Drama y Símbolo en la espiritualidad Mapuche). 2003 urteaz geroztik filosofia irakasle bezala egiten du lan Lauro Ikastolan.

Jon Gerediaga
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 668

Poesia

  • Fitola balba, karpuki tui (2004, Pamiela)
  • Jainkoa harrapatzeko tranpa (2007, Pamiela)
  • Zentauro-hankak (2012, Pamiela)
  • Argia, Lurra, Zuhaitza, Zerua (2015, Pamiela)
  • La luz, la tierra, el árbol, el cielo (2017, Pamiela)
  • Urtaroak eta zeinuak (2019, Pamiela)[1]
  • Natura berriak (2020, Pamiela)
  • Nuevas Naturalezas (2021 Pre-textos)

Antzerkia

  • 8 Olivettis Poéticos (F.T.I.-Askoren artean), (2001, Hiru)
  • 8 Olivetti Poetiko (F.T.I.-Askoren artean), (2007, Artezblai)
  • Caja XXI Kutxa (F.T.I.-Askoren artean)
  • La niña que sueña lunas también se mea en la cama (F.T.I.)
  • Mundopolski (F.T.I.-Askoren artean), (2007, Artezblai)
  • Kaputen kanta (F.T.I.-Askoren artean)
  • Yuri Sam. Otoitza. (F.T.I.), (2007, Artezblai)
  • Au Revoir, Triunfadoreak! (F.T.I-Askoren artean), (2007, Artezblai)
  • Babiloniako Loreak (F.T.I-Antzerkiola Imaginarioa)
  • Etxekoak (Huts Teatro)
  • Dama (Susa, 2021)

Sariak

  • 2008ko Espainiako Kritikarien Elkartearen saria eskuratu zuen, Jainkoa harrapatzeko tranpa liburuagatik.
  • 2015eko Lauaxeta Saria eskuratu zuen Argia, Lurra, Zuhaitza, Zerua liburuagatik.[2]
  • 2020ko Xabier Lete nazioarteko poesia saria, Natura berriak lanagatik. [3]
  • 2020ko Espainiako Kritikarien Elkartearen saria eskuratu zuen, Natura berriak liburugatik.
  • 2020ko Lauaxeta saria eskuratu zuen Natura berriak lanagatik.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. ”Urtaroak eta zeinuak” plazaratu du Jon Gerediagak. 2010-07-02.
  2. Jon Gerediaga bilbotarra Poesiaren 2008ko Espainiako Sari Nazionalaren finalistea izan da. 2008-10-07.
  3. Lizarralde, Mikel. (2020ko maiatzaren 17a). «Jon Gerediagak irabazi du Xabier Lete olerki lehiaketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko maiatzaren 17a).

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.