Jon Erasun
Jon Erasun Gorostidi,[1] pilota arloan Erasun deituraz ezaguna (Zizurkil, Gipuzkoa, 1996ko abuztuaren 14a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Ez da jo handiko pilotaria, baina bai oso segurua: nekez galtzen du pilotarik, eta defentsako joko bikaina du. Erasoan, pilota ona datorkionean, erraz baztertzen du ezker hormara. 2016ko azaroaren 5ean jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, bere jaioterritik hurbil dagoen Beotibar pilotalekuan.[2][3][4] 2017ko apirilaren 1ean Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi zuen, Axier Arteaga aurrelaria lagun.[5]
Erasun | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Jon Erasun Gorostidi | |||
Jaiotza data: | 1996ko abuztuaren 14a (27 urte) | |||
Jaioterria: | Zizurkil (Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,84 m | |||
Pisua: | 80 kg | |||
Debutatze data: | 2016ko azaroaren 5a | |||
Debutatze pilotalekua: | Beotibar (Tolosa) |
Erreferentziak
- Abizena Erasun idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Eratsun onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Jon Erasun, fiabilidad alemana», Deia, 2016-11-03.
- (Gaztelaniaz) «Jon Erasun tiene prohibido fallar», Diario Vasco, 2014-12-24.
- (Gaztelaniaz) Jon Viedma Carrera: «Buscando dar el salto», Noticias de Navarra, 2016-06-17.
- (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. (2017-04-02). «Arteaga II se desmelena en la final del Parejas de Segunda» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2017-05-24).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.