Jon Buesa
Jon Buesa Blanco politikari arabarra da.
Jon Buesa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Familia | |||
Anai-arrebak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Ibilbidea
Eusko Alderdi Jeltzalea alderdiko politikaria da. Ikasketaz zuzenbidean lizentziatua.
1976an obretarako Arabako Foru Aldundiaren ingeniaria zen[1].
1995 eta 1999 urteen artean Arabako Batzar Nagusietako batzarkide izan zen. Nekazaritza batzordean, Kultura batzordean eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen batzordeetan bokala izan zen. Aldi berean, EAJ alderdiaren bozeramailea izan zen Arabako Batzar Nagusietan.
Eusko Jaurlaritzako Uren zuzendaria izan zen 1999tik 2001 urterarte[2][3].
2004 urtean Bilboko Portuaren Agintzaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izan zen Eusko Jaurlaritzaren ordezkari moduan.
Polemika
Arabako Arkaia herrian erromatar garaiko Suestatium hiriaren aztarnategian 1976 urtean egindako indusketa lanetan Bako erromatar jainkoaren irudi bat aurkitu zen. II. mendekoa da pieza. Zortzi zentimetroko zabalera eta hamabiko garaiera du. Pieza hau desagertuta egon zen 46 urtez[4].
El Correo egunkariak 2022ko urtarrilean ateratako artikulu baten harira, ikerketa suspertu zen.Jakina zen artelana bere ardurapean izan zuen azken pertsona Buesa zela, aldundiko ingeniaria zen garaian. Arabako Foru Aldundiak salaketa jartzea erabaki zuen, eta Buesa deklaratzera deitu zuen epaileak. Orduan esan zuenez, berak zuen artelana kopia bat zen, eta ez zekien benetako pieza non zegoen. Azkenik, 2022ko maiatzean, itzuli egin zuen berak zuela aitortuta[1].
Erreferentziak
- Ostolaza, Paulo. «Duela 46 urte desagertutako eskultura bat itzultzera behartu dute Jon Buesa, EAJko goi kargudun ohi bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. (1999-01-19). «El ex presidente de un sindicato agrario, nuevo viceconsejero de Agricultura» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- (Gaztelaniaz) Gatón, Natxo. (2022-06-03). «Buesa devuelve la cabeza romana que se apropió hace décadas» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).