Jon Barrenetxea
Jon Barrenetxea Golzarri (Gamiz-Fika, 2000ko apirilaren 20a - ) euskal txirrindularia da, gaur egun Caja Rural-Seguros RGA talde profesionalean aritzen dena.
Jon Barrenetxea | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gamiz-Fika, 2000ko apirilaren 20a (23 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Caja Rural-Seguros RGA | 2021-2023 |
Cafés Baqué | 2019-2020 |
Movistar Team | 2024- |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Kirol ibilbidea
Hasiera eta ibilbide amateurra
Jon Barrenetxea zortzi urterekin hasi zen txirrindularitzan. Mungiako Valentin Uriona Txirrindularitza Eskolan ikasi zuen, bere anaia nagusia den Mikelekin.
Gazteen kategorietan, euskal txirrindulari onenetakoa izan zen. Kadetetan, hamahiru garaipen lortu zituen, horien artean txapelketa ospetsu batzuk. Junior mailan ibilbide arrakastatsua izan zuen, hogei garaipen lortu zituelarik, horien artean nabarmentzekoa da 2018ko Espainiako txapelketa. Urte berean, Europako txapelketetan lehiatu zen 43. postuan amaituz baita Munduko txapelketan ere, 36. postua lortuz.
2019an Baqué-Ideus-BH taldera pasatu zen, afizionatuetan, unibertsitateko ekonomia ikasketekin jarraitzen zuen bitartean. Uztailean, 23 urte baino gutxiagoko txirrindularientzat den Antzuola Saria eskuratu zuen.[1] Denboraldi horren amaieran, berriz, ez zuen garaipenik lortu, apendizitisaren ebakuntza bat zela eta.
2020an afizionatuen mailan nabarmendu zen garaipen ugari lortuz (Zumaiako Saria, Goierriko Itzulia, Nafarroako Txapelketa, San Gregorio Saria).[2] Bere lan onekin Euskaldun Txapelketa irabazi zuen (Euskal Herriko 26 urtetik beherako txirrindularientzat hainbat proba biltzen dituena). Urriaren 11n, denboraldi ederra burutu zuen, Balentziaga Memoriala irabazita eta bestetik, ibilbide malkartsu batean jokatutako Espainiako Kopa afizionatuarentzako.
Ibilbide profesionala
2021ean profesionaletara pasatu zen, Caja Rural-Seguros RGA taldean hain zuzen, Movistar eta Euskaltel-Euskadi taldeen proposamenak jaso arren.[3]
2023ko denboraldiaren amaieran, hurrengo bi urtetarako kontratua sinatu zuen Movistarrekin.[4]
Palmaresa
Amateurretan
2018
2019
2020
- Nafarroako errepideko txapelketa
- Euskaldun Txapelketa
- Zumaiako Saria
- Goierriko Itzulia
- San Gregorio Saria
- Balentziaga Memoriala
- 2. San Juan Sari Nagusian
- 3. Lehendakari Txapelketan
Profesionaletan
2022
- Andaluziako Itzuliko Mendiko sailkapena
- Greziako Itzuliko Gazteen sailkapena
2023
- Euskal Herriko Itzuliko Mendiko sailkapena
- 3. Boucles de l'Aulnen
- 6. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 9. Alentejoko Itzulian
Sailkapena lasterketa nagusietan
Itzuli Handiak
Itzuli Handia | 2021 | 2022 | 2023 | |
---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | |
Frantziako Tourra | — | — | — | |
Espainiako Vuelta | — | — | 74. |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Beste Itzuliak
Itzulia | 2021 | 2022 | 2023 | |
---|---|---|---|---|
Euskal Herriko Itzulia | 87. | — | 99. |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Klasikoak eta Txapelketak
Lasterketa | 2021 | 2022 | 2023 | |
---|---|---|---|---|
Donostia Klasikoa | UT | UT | — | |
![]() |
— | — | 51. | |
![]() |
36. | UT | 8. | |
![]() |
— | 14. | 18. |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Taldeak
- Caja Rural-Seguros RGA - (2021-2023)
- Movistar Team - (2024-)
Erreferentziak
- «Jon Barrenetxea izan da azkarrena Antzuolako sarian - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
- Fuentes, Pepe. Jon Barrenetxeak irabazi du Berriatuan eta euskaldunaren final orokorra eraman du | EKFB. (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
- «Jon Barrenetxea profesionaletara pasatuko da, Caja Ruralek fitxatuta» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
- «Movistarrek Jon Barrenetxea fitxatu du 2025era arte» EITB Euskal Irrati Telebista 2023-10-20.