Jon Ander Peña

Jon Ander Peña Olazabal, pilota arloan Peña II.a deituraz ezaguna (Tolosa, Gipuzkoa, 1997ko uztailaren 18a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Ezker-eskuin pilota bizi jotzen du, eta joko erasokorra du. Indar handiz errematatzen du. 2016ko urriaren 8an jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, bere jaioterriko Beotibar pilotalekuan.[2][3]

Peña II.a
Izen osoa:Jon Ander Peña Olazabal
Jaiotza data:1997ko uztailaren 18a (26 urte)[1]
Jaioterria:Tolosa (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua:aurrelaria
Altuera: 1,87 m
Pisua: 85 kg
Debutatze data: 2016ko urriaren 8a
Debutatze pilotalekua: Beotibar (Tolosa)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Jon Ander Peña», Manista.com.
  2. (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Jon Ander Peña: “Aimar es mi referente”», Deia, 2016-10-08.
  3. (Gaztelaniaz) Jon Viedma Carrera: «Buscando dar el salto», Noticias de Navarra, 2016-06-17.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.