Jollof arroz
Jollof edo wolof arroza mendebaldeko Afrikako errezata ezaguna da. Uste denez, Gambian sortu zen, baina, ordutik, eskualde osoan zabaldu da, bereziki Nigerian eta Ghanan, wolof etniako kideen artean.[1][2]
Jollof arroz | |
---|---|
arroz | |
![]() | |
Osagaiak | arroza, tomatea, palma-olioa, piperbeltza eta urra |
Historia | |
Jatorria | Senegal, Nigeria eta Ghana |
Honen izena du | Wolof herria |
Ezaugarriak
Platera arroza, tomateak eta tomate-pasta, tipula, gatza, espeziak (intxaur muskatua, jengibrea, Gineako piperra edo kuminoa) eta piper gorria dira, eta horiei aukerako osagaiak gehi dakizkieke, hala nola barazkiak, haragia edo arraina.
Jollof arroza koko-oliotan tipula eta tomate xehatu finak eta piperbeltz ehoa frijituz (baita txikitutako edo ehotako beste espezie batzuk ere) prestatzen dute. Salda gehitu eta arroza egosi nahasketa horretan, harik eta likido guztia xurgatu eta kolore gorri bereizgarria hartzen duen arte. Haragi, arrain edo barazkiarekin zerbitzatu daiteke, plater berean bereizita edo amaieran nahastuta. Askotan banana frijitu edo entsaladarekin laguntzen da.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Wilson, Ellen Gibson. (1971). A West African cook book. .
- (Ingelesez) «Jollof Rice» Whats4Eats.