Jokioinen

Jokioinen (suedieraz, Jockis) Finlandiaren bihotzean dagoen herria da. Historia handiko herria da baina gaur egun biztanle gutxi batzuk bakarrik ditu (6 000 inguru), izan ere herriak gerrateen ondorioz gazte asko galdu zituen eta biziraun zutenak hirietara emigratu zuten. Hala ere, gaur egun herria zeharo gaztetua dago Finlandiako industria berrien hiria delako.

Jokioinen

Jokioinengo armarria
Armarria
Berezko izena Jokioisten kunta
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Jatorrizko Tavastiako esk.
Forssako azpieskualdea
Alkatea Jarmo Määttä
Sorrera 1873
Jokioinen Finlandiako mapan
Koordenatuak 60°48′15″N 23°29′10″E
Azalera
- Ur-azalera
181,95 km² [1]
1,52 km² (%0,8)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
5.599 (2014.04.30) [2]
31,03 bizt/km²
(2012) [3]
% 97,9 (ofiziala)
% 0,4
% 1,7
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)

Historia

Trenak garrantzi handia izan du herriaren garapenean.

XIII. mende bukaeran herria biztanletuta zegoela ziurtarazi daiteke. Jokioinen Tammela herriaren barne egon da XIX. mende hasierarte. Jokioinen auzo bezala ezagutzen zen, baina 1693. urtean Tammela herri barnean autonomia antzeko bat lortu zuen. Azkenik 1873. urtean Tammelatik bereizi eta gaur egun ezagutzen dugun herria sortua izan zen.

Industria garrantzitsuagatik herri XX. mende hasieran izugarri hazi zen, eta beste eskualde eta herrietan aurkitzen ziren konpainia asko eta asko Jokioinenera jo zuten. Gainera 1890. urtean Humppila-Jokioinen-Forssa trena inaguratua izan zen eta horrek hazkuntzan asko lagundu zuen ere.

Zer ikusi

Nekazal eta tren museoak daude herrian, historia luze eta interesgarria ezkutatzen dutenak.

Herriko eliza.

Jokioinen Eliza

1631. urtean Johan Kruusek eraiki zuen hasierako eliza, baina gaur egun ezaguzten duguna honen gainean eraikitako eliza da 1862. urtean eraikitakoa. Hala ere, XVII. mendeko. urteko hainbat apaingarri (horien artean zurezko gurutze bat) kontserbatzen dira oraindik bertan. Kanpai handia aldiz, Johan Kruus gizonaren eskuz egina da, 1664. urtekoa.

Kanpo estekak

  1. Suomen pinta-ala kunnittain. Maanmittauslaitos. 2014.04.30
  2. Suomen asukasluvut kuukausittain Väestörekisterikeskus. 2014.04.30
  3. Väestorekisterikeskus 2012
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.