Jokin Muñoz
Jokin Muñoz Trigo (Castejón, Nafarroa, 1963 - ) filologoa eta euskal idazlea da. Filologia ikasketak egin zituen Donostian, eta hiri hartan hainbat urtez bizi izan zen. Gaur egun, Etxaurin (Iruñerria) bizi da. Bizia lo, 2004ko Euskadi Sariaren irabazlea, bere lanik ezagunenetarikoa da. Bertan, ETAk erasotutako hainbat pertsonari buruzko fikzioa egin zuen, istorio laburren formatuan.
Jokin Muñoz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Castejón, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lanak
Narrazioa
- Hausturak (1995, Alberdania)
- Atlantidara biajia (2000, Alberdania)
- Bizia lo (2003, Alberdania)
Nobela
- Joan zaretenean (1997, Alberdania)
- Antzararen bidea (2007, Alberdania)
Sariak
- 2004ko Euskadi Literatura Saria, Bizia lo ipuin bildumagatik.
- 2008ko Espainiako Kritikarien Elkartearen saria euskarazko narratibaren arloan Antzararen bidea nobelagatik.
- 2008ko eleberri alorreko Euskadi Literatura Saria, Antzararen bidea nobelagatik.
Ikus, gainera
- Euskarazko literatura
- Nafarroako idazleak
- Erriberar ezagunak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.