Jokin Etxaniz
Jokin Etxaniz Uribesalgo, pilota arloan Etxaniz deituraz ezaguna (Bergara, Gipuzkoa, 1970eko apirilaren 21a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatu ohi zuen. 1992an binakako txapeldun izan zen, Zezeaga bikote zuela. 1996 eta 1998an, aldiz, binakako txapeldunorde izan zen: lehenbiziko aldian, Arretxe bikote zuela; eta bigarren aldian, Elkoro lagun zuela.[1] Gaur egun Aspe enpresako kirol teknikari eta pilotarien prestatzaile dabil.
Etxaniz | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Jokin Etxaniz Uribesalgo | |||
Jaiotza data: | 1970eko apirilaren 21a (53 urte) | |||
Jaioterria: | Bergara, Gipuzkoa (Euskal Herria) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | aurrelaria |
Binakako eskupilota finalak
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1997-98 | Unanue - Errasti | Etxaniz - Elkoro | 22-21 | Atano III |
1995-96 | Capellán - Beloki | Etxaniz - Arretxe | 22-21 | Atano III |
1992-93 | Etxaniz - Zezeaga | Urionaguena - Galartza III.a | 22-15 | Pilotaleku ezezaguna |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.