Jokin Aperribay
Jokin Aperribay Bedialauneta (Deba, Gipuzkoa, 1966ko maiatzaren 27a - ) gipuzkoar enpresari garrantzitsua da. Real Sociedaden 30. presidentea da 2008ko abenduaz geroztik. Bere aita Joaquín Aperribay Elosua da, Realeko presidenteorde izandakoa Iñaki Alkizaren agintaldian.
Jokin Aperribay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, 1966ko maiatzaren 27a (57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta enpresaburua |
Realeko presidentea
2008ko abenduaren 20an ospatutako akziodun biltzarrean hautatu zuten presidente. Realaren lagunak izena eman zion proiektuaren bitartez lortu zuen taldeko presidente izatea. 2009ko udan Martín Lasarte izendatu zuen entrenatzaile, eta lehenengo mailara igotzea lortu zuen taldeak 2010eko ekainean. Ekonomikoki ere klubaren egoera nabarmen hobetu du, 2010ean prozesu konkurtsala utzi zuelarik Realak.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.