Joiki gozo
Joiki gozoa (Clavaria truncata edo Clavariadelphus truncatus) Clavariadelphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore gozoegia du. Manitol-a du, eta gozoegia egiten du. Gozogintzako errezeta batzuetan bakarrik erabil dezakegu.
Joiki gozoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Gomphales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Clavariadelphaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clavariadelphus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clavariadelphus truncatus Donk, 1933 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Karpoforoa: 8 eta 15 cm bitarteko luzerakoa, zimurtsua, batzuetan ildaskatua, borra forma irregularra du, moztua edo bat-batean zabaldua goiko aldean; zahartzean irregularragoa bihurtzen da eta hondoratu egiten da. Lehenik hori argi kolorea du, eta, ondoren, hori bizia pixka bat laranja koloreko samarra.
Himenioa: Karpoforoaren azalera osoa estaltzen du.
Hanka: Betea, Karpoforoaren luzapena da, oinarrira mehetua, arre-horixka kolorekoa, okrea, lehoi kolorekoa edo tonu moreekin.
Haragia: Zuria, kotoikara, zurixka, okrea edo apur bat arrosa-purpura kolorekoa azalaren azpian. Zapaldutakoan gorrixka bihurtzen da, arre-morea ebakitzean edo igurtzitakoan. Usain ahula du eta zapore gozoa, azukretu samarra ere bai.[2]
Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, “clavarius” hitzetik eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Truncata epitetoa ere latinetik dator, moztua, esan nahi duen "truncatus" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna
Zapore gozokoa, azukretu samarra.[3]
Nahasketa arriskua
Clavariadelphus pistillaris delakoarekin, honek 25 cm-ko altuera har dezake, Karpoforoaren goiko aldea biribildua du, okre-hori zikin kolorea du, eta zapore mikatzekoa da. Clavariadelphus ligula, Clavariadelphus pistillaris txiki bat bezalakoa da eta taldeetan hazten da, koniferoen goroldio edo humusaren artean.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Talde txikitan ateratzen da koniferoen eta pagoen basoetan, eremu menditsuetako lurzoru karedunetan, baina ugariena goiko mendietako izeietan da.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Txina.
Erreferentzia
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 551 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 440 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 609 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 138 or. ISBN 84-87997-86-4..