Johnny Staccato
Johnny Staccato, AEBetako detektibe-telesail bat da. 1959ko irailaren 10tik 1960ko martxoaren 24era NBC katean aireratu zen, denera 27 atal izan zituen. John Cassavetes aktore, zinema zuzendari eta gidoilariak antzeztu zuen.
Johnny Staccato | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Johnny Staccato |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 27 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elmer Bernstein |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 1959ko irailaren 10a |
Amaiera-data | 1960ko martxoaren 24a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Telesaila zuri-beltzean filmatua dago, New Yorkeko gau giroko klub eta kale ilunetan girotuz. Euskal Herrian, 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdera ETB1 kateak euskaraz aireratu zuen.
Sinopsia
New York, Greenwich Village. Johnny Staccato (John Cassavetes) auzoko jazz klubetan jotzen duen italo-estatubatuar pianojole eta detektibe bat da, jazzarekiko duen zaletasuna handia bere detektibe lanbidearekin uztartuz.
Gonbidatu nabarmenak
- Warren Berlinger
- Geraldine Brooks
- Walter Burke
- Elisha Cook, Jr. (birritan)
- Lloyd Corrigan
- Frank DeKova
- Norman Fell
- Marianne Gaba
- Ingrid Goude
- Harry Guardino
- Arline Hunter
- Martin Landau
- Michael Landon
- Cloris Leachman
- Ruta Lee
- Sylvia Lewis
- Charles McGraw
- John Marley
- Walter Maslow
- Elizabeth Montgomery
- Mary Tyler Moore
- Susan Oliver
- J. Pat O'Malley
- Gena Rowlands
- Vito Scotti
- Dean Stockwell
- Nita Talbot
- Jack Weston
Kanpo estekak
- Johnny Staccato telesailaren 7. atala ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.