Johnny Paul Koroma
Johnny Paul Koroma (Tombodu, 1960ko maiatzaren 9a - Binkolo, Sierra Leona, 2017ko abuztuaren 10a edo 11; 2003ko ekainaren 1ean hiltzat jo zen) Sierra Leonako estatuburua izan zen 1997ko maiatzetik 1998ko otsailera. Limba etniako kidea izan zen. Sierra Leonako armadan sartu zen 1985ean eta Erresuma Batuan ofizial izateko ikasketak egin zituen. Fonday Sankohek zuzendutako Fronte Iraultzaile Batuaren gerrillaren aurka borrokatu zuen. 1996ko abuztuan, estatu-kolpe bat antolatzea leporatu zioten, eta espetxeratu egin zuten. 1997ko maiatzaren 25ean askatu zuten, estatu-kolpe baten ondoren, eta estatuburu izendatu zuten. Konstituzioa bertan behera utzi, alderdi politikoak debekatu eta gerrilla gobernuan sartzera gonbidatu zuen. Garai hartan zibilen sarraski ugari gertatu ziren. 1998ko otsailaren 6an, Nigeria buru zuten Mendebaldeko Afrikako tropek herrialdea inbaditu eta Koroma boteretik bota zuten. Koroma gerra krimenengatik eta gizadiaren aurkako krimenengatik auzipetu zuten eta 2003an Liberiara ihes egin zuen. Lekuko batzuek esan zuten hilda zegoela eta hiltzat jo zuten 2003ko ekainaren 1ean. Badirudi 2017ko maiatzaren 10ean edo 11n hil zela.
Johnny Paul Koroma | |||
---|---|---|---|
1997ko maiatzaren 25a - 1998ko otsailaren 6a ← Ahmad Tejan Kabbah - Ahmad Tejan Kabbah → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tombodu (en) , 1960ko maiatzaren 9a | ||
Herrialdea | Sierra Leona | ||
Heriotza | Liberia eta Binkolo (en) , 2003ko ekainaren 1a (43 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Royal Military Academy Sandhurst (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Alderdi politikoa | Peace and Liberation Party (en) |
Kanpo estekak
Artikulu hau Sierra Leonako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |