Johnny Depp
Johnny Depp, jaiotzez John Christopher Depp II, (Owensboro, Kentucky, AEB, 1963ko ekainaren 9a) aktorea da. Oscar sarirako izendatua. Estreinako filma 1984ko A Nightmare on Elm Street izan zuen. Horren ostean, telebistan aritu zen. Ospea hartuta, Hollywoodera joan zen: 1990eko hamarkadatik aurrera, harrera oneko hainbat filmetan rol nagusia jokatu du.
Johnny Depp | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Christopher Depp II |
Jaiotza | Owensboro eta Ameriketako Estatu Batuak, 1963ko ekainaren 9a (60 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Familia | |
Aita | John Christopher Depp |
Ama | Betty Sue Wells |
Ezkontidea(k) | Lori Allison (en) (1983 - 1985) Amber Heard (2015eko otsailaren 3a - 2016ko abuztuaren 16a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Miramar High School (en) Bournville School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea, nightclub owner (en) , gitarra-jotzailea, aktorea eta musikaria |
Lateralitatea | eskuina |
Altuera | 178 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Hollywood Vampires (en) |
Genero artistikoa | rock fantasiazko filma abenturazko filma komedia erromantikoa |
Musika instrumentua | Guitarró (en) gitarra |
| |
Bizitza
Ingeniari baten eta zerbitzari baten semea da. Oso txikia zela, Miramar hirira (Florida) joan zen. Hamasei urte zituela, gurasoak banandu egin ziren.
Amak gitarra bat oparitu zion eta musikarekiko zaletasuna piztu zitzaion.[1] Gaztea zenean, talde batzuetan ere parte hartu zuen, besteak beste, The Kids izenekoa. Talde horrek ezagutza handia lortu zuen Floridan. Iggy Popen teloneroak ere izatera iritsi ziren. 18 urte zituela, Los Angelesera joan zen, musika munduan irteera bila. Makilatzaile batekin ezkondu zen eta horrek aurkeztu zion Nicolas Cageri. Haren gomendioz, musika mundua utzi zuen, rock abeslari moduan ez zuelako etorkizunik. Bere agenteari aurkeztu zion eta bere lehen papera lortu zion, Wes Cravenen, A Nightmare on Elm Street filmean (1984). [2]
Askotariko rolak jokatu ditu: eskuen ordez guraizeak dituen gaztea (Edward Scissorhands); historiako film-zuzendari txarrena izan omen dena (Ed Wood); maitalerik handiena (Don Juan DeMarco); FBIko polizia ezkutatu bat (Donnie Brasco); Hunter S. Thompson idazle eta kazetaria (Fear and Loathing in Las Vegas); Bon Bon izeneko trabestia (Before Night Falls)... Era berean, Peter Pan, James Matthew Barrie eta Jack Sparrow Pirates of the Caribbean serieko filmetan rol nagusia antzeztu du.
Nagusiki Tim Burton zuzendariarekin lan egin izan du. Zortzi aldiz aritu dira elkarrekin, Edward Scissorhands, Ed Wood, Sleepy Hollow, Charlie eta txokolate-lantegia, Corpse Bride, Sweeney Todd, Alice in Wonderland eta Dark Shadows filmetan.[3]
Deppi asko gustatzen zaio irakurtzea, bai eta pintura eta artea bildumak ere. Bikotekide batzuk izan ondoren (Winona Ryder eta Kate Moss, adibidez), orain Vanessa Paradis kantari eta aktorearekin bizi da, eta bi seme-alaba dituzte, Lily Rose Melody eta Jack Christopher.
Filmografia hautatua
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2010 | The Tourist | Frank Tupelo | |
2009 | Public Enemies | John Dillinger | |
2008 | The Rum Diary | Hunter S. Thompson | |
2007 | Pirates of the Caribbean 3 | Jack Sparrow | |
2006 | Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest | Jack Sparrow | Pertsonaia bera bi filmetan egiten duen lehen aldia. |
2005 | The Libertine | Rochester | |
Corpse Bride | Victor Van Dort | ||
Charlie and the Chocolate Factory | Willy Wonka | ||
2004 | Finding Neverland | Sir James Matthew Barrie | Oscar sarirako izendatua. |
Secret Window | Mort Rainey | ||
2003 | Once Upon a Time in Mexico | Sands | |
Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl | Jack Sparrow | Oscar sarirako izendatua. | |
2001 | From Hell | Frederick Abberline | |
The Man Who Cried | Cesar | ||
Blow | George Jung | ||
2000 | Chocolat | Roux | |
Before Night Falls | Victor tenientea | ||
The Ninth Gate | Dean Corso | ||
1999 | Sleepy Hollow | Constable Ichabod Crane | |
The Astronaut's Wife | Commander Spencer Armacost | ||
1998 | Fear and Loathing in Las Vegas | Raoul Duke | |
1997 | Donnie Brasco | Donnie Brasco/Joseph D. 'Joe' Pistone | |
1995 | Nick of Time | Gene Watson | |
Dead Man | William Blake | ||
Don Juan DeMarco | Don Juan | ||
1994 | Ed Wood | Ed Wood | |
1993 | What's Eating Gilbert Grape | Gilbert Grape | |
Benny & Joon | Sam | ||
1991 | Freddy's Dead: The Final Nightmare | Teen on TV | Kredituetan "Oprah Noodlemantra" bezala agertu zen. |
1990 | Edward Scissorhands | Edward Scissorhands | |
Cry-Baby | Wade "Cry-Baby" Walker | ||
1986 | Platoon | Gator Lerner | |
1985 | Private Resort | Jack | |
1984 | A Nightmare on Elm Street | Glen Lantz |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Robb, Brian J.. (2006). Johnny Deep: un rebelde moderno. Ediciones Robinbook ISBN 978-84-96222-64-9. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- (Ingelesez) «13 fun Freddy facts as 'A Nightmare on Elm Street' turns 30» syracuse 2014-10-31 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- (Gaztelaniaz) «Tim Burton. Su estrecha relación con Johnny Depp; películas juntos» www.milenio.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).