John le Carré
John le Carré (jaiotza zienez, David John Moore Cornwell; Poole, Erresuma Batua, 1931ko urriaren 19a - Truro, Cornwall, 2020ko abenduaren 12a), idazle Britainarra izan zen. Bere liburua gehienak Gerra hotzeko garaian girotutako suspense eta espioitza istorioak ziren. Berna eta Oxfordeko unibertsitateetan ikasi zuen eta Etonen irakasle izan zen 1956 eta 1958 urteen artean. 1960 eta 1964 artean Erresuma Batuko diplomatikoen multzoko kidea izan zen.
John le Carré | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David John Moore Cornwell |
Jaiotza | Poole, 1931ko urriaren 19a |
Herrialdea | Erresuma Batua Irlandako Errepublika |
Bizilekua | St Buryan |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Royal Cornwall Hospital (en) , 2020ko abenduaren 12a (89 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ama | Olive Moore Cornwell |
Ezkontidea(k) | Alison Sharp (en) Valerie Eustace (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lincoln College (en) Sherborne School (en) St Andrew's School, Pangbourne (en) Bernako Unibertsitatea (1948 - 1949) |
Hizkuntzak | alemana frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, espioia eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | MI5 Secret Inteligence Service Eton College |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Graham Greene |
Izengoitia(k) | John le Carré |
Genero artistikoa | espionage novel (en) detektibe-fizkioa |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada Intelligence Corps (en) |
Parte hartutako gatazkak | Gerra Hotza |
johnlecarre.com | |
| |
Gerra hotza bukatzerakoan bere liburuetan elementu berriak sartzen hasi zen, garaikidetasuna mantentzeko. Honela, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran munduan eman ziren arazo sozio-politikoak ikutu zituen: terrorismo islamista, Sobietar Batasunaren erorketak sortutako egoerak, Estatu Batuek Panaman izandako politika, industria farmazeutikoen azpijokoak, e.a.
Bere liburuetako pertsonaiak, beraien artean ezagunena Smiley agentea, ilunak eta konplexuak dira, Ian Flemingek sortutako 007 agentearen kontrakoak. Pertsonaiak oso sakonki garatzen zituen: beraien aurreko bizitza, erlazio pertsonalak, barneko kontraesanak, bizitzako helburuak eta ahuleziak aurkezten zituen.
Bere liburuak hizkuntz askotara itzuliak izan dira eta batzuekin pelikulak ere egin dira.
Lanak
- 1961 : Hildarentzako deia ("Call for the dead")
- 1962 : Kalitatezko erailketa ("A Murder of Quality")
- 1963 : Hotzetik etorri zen espia ("The Spy who Came in from the Cold"). Somerset Maugham Saria eta Crime Writers Association Gold Dagger Saria.
- 1964 : Espia ez da bueltatzen
- 1965 : Espien ispilua ("The looking-glass war")
- 1968 : Alemaniko hiri txiki bat ("A small town in Germany")
- 1971 : Maitale inozo eta sentimentala ("The Naive and Sentimental Lover")
- 1974 : Satorra ("Tinker, Tailor, Soldier, Spy")
- 1977 : Ikasle ohoretsua ("The honourable schoolboy")
- 1979 : Smileyren jandea ("Smiley's People")
- 1982 : Danborra jotzen zuen neskatxoa ("The Little Drummer Girl")
- 1986 : Espia perfektua ("A Perfect Spy")
- 1989 : Errusia etxea ("The Russia House")
- 1991 : Pake jasanezina ("The unbearable peace")
- 1991 : Erromes sekretua ("The Secret Pilgrim")
- 1993 : Infiltratua ("The Night Manager")
- 1995 : Gure jokoa ("Our Game")
- 1997 : Panamako jostuna ("The Tailor of Panama")
- 1999 : Single & Single ("Single & Single")
- 2001 : Lorezain leiala ("The Constant Gardener")
- 2004 : Erabateko lagunak ("Absolute Friends")
- 2006 : Misiolarien abestia ("The Mission Song")
- 2008 : Gizonik bilatuena ("A Most Wanted Man")
- 2010 : Gurea bezalako traidore ("Our Kind of Traitor")
- 2013 : Egia delikatua ("A Delicate Truth")
- 2017 : Espioien ondare bat ("A Legacy of Spies")
- 2019 : Agent Running in the Field