John Wilkinson
John Wilkinson (Clifton, Cumberland, 1728 - Bradley, Staffordshire, 1808ko uztailaren 14a) ingeles industria-gizona izan zen. Metalurgiako lantegi bat sortu zuen, eta han erabili ziren lehen aldiz metalurgiako teknika berriak. Bestalde, burdinazko ontzi bat sortu zuen, gobernuarentzat egiten zituen armak garraiatzeko. Horretaz gainera, burdina zulatzeko tresna bat asmatu zuen, zilindroak eta kanoiak zehaztasun osoz zulatzen zituena. Tresna hura oinarri-oinarrizkoa gertatu zen Watten lurrun-makina egiteko.
John Wilkinson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bridgefoot (en) , 1729 |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Bradley (en) , 1808ko uztailaren 14a (78/79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: anal cancer (en) |
Familia | |
Aita | Isaac Wilkinson |
Ama | Mary Johnson |
Ezkontidea(k) | Ann Maudesley (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, metallurgist (en) eta enpresaburua |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.