John Wain
John Barrington Wain (Stoke-on-Trent, Staffordshire, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1925 – 1994) ingelesezko poeta eta saiakera-idazlea izan zen.
John Wain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stoke-on-Trent, 1925eko martxoaren 14a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Oxford, 1994ko maiatzaren 24a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | St John's College (en) Newcastle-under-Lyme School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, literatura-kritikaria eta literaturan aditua |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea University of Reading (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Inklingsa |
Bizitza
Newcastlen eta Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1946tik 1949ra bitartean, Oxfordeko St. John's Collegen aritu zen lanean, eta 1949tik 1955ra artean ingeles literaturako eskolak eman zituen Readingeko Unibertsitatean. Gainera, poesia-irakasle izan zen Oxfordeko Unibertsitatean, 1978. urte arte.
Bere garaiko ingeles gizartearen kritikari zorrotza izan zen. Bere eleberri ospetsuenean -Hurry on down (1953, Jaitsi berehala)-, eskolan eta etxean jasotako heziketaren arrastorik txikiena gainetik kendu nahi duen gazte aske baten abenturak kontatzen ditu. 60. hamarkadan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen Angry Young Men taldeko kide ezaguna izan zen.
Beste zenbait lan aipagarri: Living in the present (1955, Oraina bizitzen), The contenders (1958, Lehiatzaileak), A travelling woman (1959, Emakume bidaiaria), Strike the father dead (1962, Jo ezazu aita hila), The young visitors (1965, Gazte bisitariak). Kontakizun laburren artean aipagarriak ditu: Nuncle (1960), Death of the hind legs (1966, Atzeko hanken heriotza), A winter in the Hills (1970, Negua muinoetan), The life guard (1971, Soroslea). Poemak: Mixed feelings (1951, Sentimen nahasiak), Weep before God (1961, Negar egin Jainkoaren aurrean), Feng (1975); Saiakera-lanak: Interpretations (1955, Interpretazioak), Preliminary essays (1957, Aurretiazko saiakerak); Essays on literature and ideas (1963, Literatura eta ideiei buruzko saiakerak).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.