John Vanbrugh
Sir John Vanbrugh (Londres, 1664 - ibidem, 1726ko martxoaren 26a) ingeles arkitektoa eta idazlea izan zen.
John Vanbrugh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | City of London, 1664ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Londres, 1726ko martxoaren 26a (62 urte) |
Heriotza modua | : asma |
Familia | |
Aita | Giles Vanbrugh |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, arkitektoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | English Baroque (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Whig |
|
Parisen Arkitektura ikasketak egin ondoren, armadan sartu zen, eta 1690. urtean atxilotu zuten espioitza-lanak egin zituelakoan. Aske geratu zenean antzerkirako obrak idazteari ekin zion. Egilearen lan aipagarrienak ohiturazko komediak dira: The Relapse (1696), Esopo (1696), The Provoqued Wife (1697, Hartaratutako emaztea). Carlisleko kondeak eskatuta Howardeko gazteluko planoak egin zituen (1714) eta Marlborougheko kondeak Blenheim jauregiaren eraikuntzaren zuzendaritza eskaini zion, Vanbrughen obra handiena izan zena (1705-1724). Halaber, Vanbrughek egin zituen Bristolgo Kings Weston eta Claremontko gazteluetako marrazkiak. Jurgi I.ak iturri eta lorategietako zaindari nagusi izendatu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.